Kosner Baskoniak bihar ospatuko du Kopako titulua Andre Maria Zurian, 19:00etan
Kosner Baskoniak Espainiako Kopa irabazi osteko gaua luze joan da Gasteizen. Taldea goizaldean iritsi da hiriburura, eta zaleek kale eta plazak hartu dituzte, festa giroan. Asteartean izango da harrera ofiziala.
Baskoniako jokalariak, garaikurrarekin, bart. Argazkia: EFE.
Astelehena aje gozoarekin esnatu da Gasteiz, Kosner Baskoniak Kopako finala irabazi osteko pozak hiri osoa zipriztindu baitu. Taldea goizaldean iritsi da Gasteizko Aireportura (Foronda) eta zain zituen bertan dozenaka zale, jokalariekin eta talde teknikoarekin garaipena ospatzeko.
Ordu batzuk lehenago, partida bitartean ere dardara egin du hiriak. Erdiguneko eta auzoetako tabernak jendez lepo egon ziren tentsio goreneko finala jarraitzeko. Azken txistuarekin batera, ospakizuna hiri osora hedatu da. Aiztogile kalea ospakizunaren epizentroetako bat bihurtu da, zaleek orduak eman dituzte bertan kantuan eta festan.
Andre Maria Zuriaren plaza ere pozaren erdigune izan da; ehunka hiritar bildu dira bertan kantuan eta bengalekin. Taldea 17 urte zegoen kopa altxatu gabe, eta horrenbeste urtez zain egon izanak are gozoago egin du garaipena.
Goizaldean Forondan bildu dira zaleak, aireportuan egon dira taldearen zain eta, pozez eta festa-giroan hartu dituzte haiek, arabarrentzat eta gasteiztarrentzat historiko izan den gaua luzatzeko.
Ospakizunak ez dira amaitu, ordea, eta bihar, asteartea, harrera ofiziala egingo zaio taldeari. Kosner Baskoniak zaleei eskainiko die Kopa 19:00etatik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan. Tituluaren ospakizunak goia joko du orduan, eta ziurra da jendetzak hartuko duela plaza.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Kosner Baskonia Kopako txapeldun!, EHUren Arabako campusa itxita eta greba eguna Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Festa lehertu da Gasteizen Kosner Baskoniaren garaipen historikoaren ostean
Ospakizun-gaua izan da Arabako hiriburuan, Valentzian Kosner Baskoniak Real Madrilen aurka irabazi ostean. Ehunka zale Roig Arenara joan dira, eta Gasteizen, berriz, Dato edo Aiztogile kaleak jarraitzailez bete dira, 17 urteren ostean iritsi den Kopa, klubarentzat zazpigarrena, ospatuz.
Ikaslerik ez Arabako EHUko campusean, Voxen kontzentrazioaren ondorioz
Voxek ekitaldia deitu du eguerdirako, campusaren inguruan, eta Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak kontramanifestazioa deitu du aurretik. Tentsioa da nagusi bertan. EHUk hainbat neurri hartu ditu komunitatearen “segurtasuna bermatu eta totalitarismoari osasun-hesia" jartzeko.
Zoramena eta poza Gasteizen, Baskoniak Errege Kopa irabazi ostean
Ehunka gazte bildu dira arratsaldetik Gasteizko Alde Zaharrean Real Madril-Baskonia saskibaloi finala ikusteko. Etxekoek irabazi dutela ikusitakoan kantuak, oihuak eta bengalak izan dira kaleetan. Andre Mari Zuriaren plazan jendetza bildu da ospakizunetan eta jaia luze joango da.
Gizon bat atxilotu dute Irunen edukiontzi bat erretzeagatik, eta azken hilabeteetako gertakarien atzean ote dagoen ikertzen ari dira
Ertzaintzak ikerketa zabalik du, atxilotuak azken bi hilabeteetan izan diren antzeko ekintzetan parte hartu ote duen jakiteko. Eraso horiek hainbat kalte eragin dituzte ibilgailuetan eta hiri-altzarietan.
Osasunak barne ikerketa abiatuko du Sadarren gertatutakoa argitzeko
Larunbatean izan ziren istiluak, estadioan bertan, Osasuna eta Real Madrilen arteko norgehiagoka amaitu ostean. Horietan, bi pertsona atxilotu zituzten (bat ospitalera eraman behar izan zuten) eta beste bat zauritu zuten.
Giro bikaina Kosner Baskoniaren finalaren atarian
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur iluntzean.
Euskadin bizi diren ukrainarrek Errusiaren "gerrako krimenak" salatu dituzte gerra piztu eta lau urtera
Ukraina-Euskadi elkarteak protesta ekitaldiak deitu ditu EAEko hiru hiriburuetan, Errusia eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik lau urte betetzear dauden honetan.
Ilusioa Kosner Baskoniako zaleen artean Gasteizko kaleetan, Kopako finalaren atarian, 17 urte geroago
Paolo Galbiatiren taldeak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, Valentziako Roig Arena pabiloian Bartzelona menderatuta. Horrela, 17 urte geroago, Gasteizko taldeak beste final bat jokatuko du gaur, iluntzean.