Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorpu bat aurkitu dute Santanderko pasabidea hautsi zen lekuan

Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak 13:25ean jakinarazi du gorpu bat agertu dela, baina ez du zehaztu haren bila ari ziren Guadalajarako neskarena ote den.

SANTANDER, 04/03/2026.- Servicios de emergencias trabajan en la zona de El Bocal, en las labores de búsqueda de la persona desaparecida tras caer al agua después de la ruptura de una pasarela peatonal de madera, que ha causado la muerte a cinco jóvenes. Otra persona fue rescatada con vida y está fuera de peligro. EFE/ Pedro Puente Hoyos
Bilaketa-lanak. Argazkia: EFE.

Gorpu bat aurkitu dute Santanderreko El Bocal inguruan. Asteartean, bost gazte itsasora erorita hil ziren tokian; hildakoekin eta zaurituta atera zuten neska batekin batera zihoan neska baten bila ari ziren inguruetan. 

Espainiako Gobernuak Kantabrian duen Ordezkaritzak 13:25ean jakinarazi du gorpu bat agertu dela, baina ez du zehaztu desagertutako Guadalajarako neskarena ote den.

Hala dela baieztatuko balitz, joan den asteartean izandako ezbehar lazkarriaren seigarren biktima izango litzateke. Denak ere itsasora erori ziren igarotzen ari ziren egurrezko pasabide bat hondoratu zenean. Istriputik bizirik atera izango litzatekeen bakarra Arabako neska bat da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X