Santanderko pasabidea hautsi zenetik bila zebiltzan neskaren gorpua topatu dute
Asteartean istripua gertatu zenetik, gorpua agertu den inguruetan ari ziren 20 urteko Guadalajarko neskaren bila. Asteartean bertan topatu zituzten horren bost lau ikaskide eta begiralearen gorpuak (horietako hiru euskal herritarrak), pasabidea igarotzen ari zirela hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Neska arabar bat da istriputik bizirik atera den bakarra.
Asteartean Santanderko El Bocal inguruetan izandako istriputik desagertuta zegoen Guadalajarako gaztearen gorpua topatu dute gaur. Bost ikaskide eta begirale batekin batera zihoan kostaldeko pasabide batetik, baina hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Azkenik, astearte honetan agertu da gorpua, 13:00 aldera, bilaketa eremuan.
Pedro Casares Espainiako Gobernuak Kantabrian duen ordezkariak X kontuan baieztatu duenez, 13:00ak aldera aurkitu duten gorpua bilatzen ari ziren neskarena da.
"Gure maitasun guztia bere familia eta lagunentzat. Eskerrik asko Polizia Nazionaleko, Guardia Zibileko, 112 Kantabriako, Babes Zibileko eta Itsas Salbamenduko agenteei ", gaineratu du Casaresek, eta, batez ere, Operazioetako Talde Bereziaren (GEO) lana eskertu du.
Izan ere, talde berezi horretako agente batek aurkitu du gorpua itsasoan. Atzo iritsi zen Santanderreta talde hori urpeko drone bateki.
Asteartean istripua gertatu zenetik, gorpua agertu den inguruetan ari ziren 20 urteko Guadalajarko neskaren bila. Asteartean bertan topatu zituzten horren bost lau ikaskide eta begiralearen gorpuak (horietako hiru euskal herritarrak), pasabidea igarotzen ari zirela hori hautsi eta uretara erori ziren denak. Neska arabar bat da istriputik bizirik atera den bakarra.
Taldearekin zihoan beste neskak, Arabako 19 urteko neska batek, harkaitz bati heldu ahal izan zion eta bizirik erreskatatu zuten. Valdecillako Ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean dago, baina bere bizitza ez dago arriskuan. Bera da zazpiko taldetik bizirik atera den bakarra.
Santanderreko alkateak, Gema Igualek, eguerdian eman du hilotzaren aurkikuntzaren berri. Hildakoaren familia bertan egon da, eta, azpimarratu duenez, “albiste horren zain” zeuden. Era berean, erreskate-dispositiboan gau eta egunez aritu diren 120 pertsonen lana azpimarratu du. “Zoragarria izan da ikustea zelan egiten duten lan… Koordinazioa osoa izan da… Ez dakigu zelako taldea dugun”, nabarmendu du.
Halaber, azaldu du oso garrantzitsua zela gaur gorpua berreskuratzea, biharko aurreikusitako baldintza meteorologikoek ezinezkoa egingo baitzuten bilaketa-lanekin jarraitzea. "Gaurko egunean izan da, goizeko zortzi eta erdietatik, orduaren kontra, biharko itsasoa askoz okerrago egongo zelako, eta indar askoz handiagoarekin lan egin behar izan da", adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Horrelakoak dira euskal gazteak: prestatuak eta toleranteak, baina emantzipatzeko arazo handiak dituzte
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako 'Gazteen Adierazleak' txostenak euskal gazteen erradiografia interesgarria eskaini du. Gazteen % 72,6k seme-alabak izan nahi dituzte, baina atzeratu beharko dutela uste duenak inoiz baino gehiago dira.
El Bocaleko istripuan erreskatatutako gazteak egonkor jarraitzen du eta kontziente dago
19 urteko gaztea asteartean ospitaleratu zuten, "sabeleko traumatismo larria" zuela. Santanderreko itsaslabar bat zeharkatzen duen pasabide bat haustean, Bocal inguruan, beste sei lagunekin batera metro batzuk erori zen arroka artera. Gaurko egunean zehar, traumatismo horren bilakaera baloratzeko hainbat proba egingo dizkiote gazteari.
Euforia eta emozioa Realeko jarraitzaileen artean, Errege Kopako finalerako txartela lortuta
Realeko milaka jarraitzaile Sevillara begira daude dagoeneko, apirilaren 18ko Errege Kopako finala gertutik bizitzeko ilusioarekin. 2021ean ikuslerik gabe jokatu behar izan zen finalaren ondoren, realzaleek finalaren esperientzia bizi nahi dute.
Garraio eta ostatuen prezioak izugarri igo dira Sevillan Kopako finalaren astebururako
Realak Errege Kopako finalerako txartela lortu du, eta Atleticoren kontra ariko da apirilaren 18an, Sevillan. Zaleek erronka potoloa dute orain, taldeari laguntzera bertara joateko modua aurkitzea eta lotarako leku bat topatzea, ahal bada patrikak hustu gabe, ilusioak seguru asko bilaketan lagunduko badie ere, ez baitu, momentuz, ordaintzeko balio.
62 urteko arrantzale bat hil da Donostian, uretara erorita
Gurutze Gorriko ontzi batek erreskatatu du gorpua.
Bilbon aire zabalean egotea saihestea eskatu dute, Saharako partikulak daudelako airean
Udalak jakinarazi duenez, Saharako hautsa dago airean, eta kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute, batez ere arnasketako gaixotasunak edo gaixotasun kardiobaskularrak dituzten pertsonen, txikien eta adinekoen artean.
Uberrek % 20ko deskontua egingo du Gipuzkoako sagardotegietarako joan-etorri bidaietan
Uberrek, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Sagardotegi Elkarteak akordioa lotu dute txotx denboraldi honetarako.
Albiste izango dira: Realzaleak Sevillara begira, Santanderreko tragedia, eta azken ordua Ekialde Hurbiletik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Elkarretaratzea deitu dute Cintruenigon, familiak eskola-jazarpenarekin lotu duen neska baten heriotza salatzeko
17 urteko neskaren aldeko hileta-elizkizunean irakurritako gutun batean, familiak salatu zuen bullyingak hil duela adin txikiko neska.