Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileak, 2025eko Euskadi Gastronomia Sarien irabazleak
Mugimendu horretan aritu ziren Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza eta Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo, besteak beste.
Euskal sukaldaritza berriaren sortzaileek lehen Euskadi Gastronomia Saria jaso dute. Juan Mari Arzak eta Pedro Subijana bezalako sukaldariek 70eko hamarkadan sortu eta gidatutako mugimendua izan zen. Sari horrekin, Eusko Jaurlaritzak euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen berrikuntzari eta proiekzioari egindako ekarpena aintzatetsi du.
Sarien lehen edizio honetan, Txomin Etxaniz txakolin upeltegiko arduradun Txueka Isasti anaiei ere eman zaie saria, ibilbide enogastronomiko onenaren kategorian. Izaskun Oribe ingeniaria ere saritu dute, AIDTEC Solutions enpresaren sortzailea, gazte talentudunaren kategorian, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakitera eman duenez.
"Apustu kolektibo hark jarri zituen gaur egun Euskadik gastronomia-helmuga erreferente gisa duen nazioarteko prestigioaren oinarriak eta gastronomia herrialdearen identitatearen, nazioarteko proiekzioaren eta garapen ekonomikoaren ardatz nagusietako bat bihurtu zuen", Elikadura, Landa Garapen eta Arrantza Sailak azaldu duenez.
Horren bitartez, Eusko Jaurlaritzak, besteak beste, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Arguiñano, Ramon Roteta, Xabier Zapirain, Luis Irizar, Ramon Zugasti, Ricardo Idiakez, Tatus Fombellida, Patxi Quintana, Pedro Gomez, Manolo Iza eta Jesus Mangas eta Jose Juan Castillo aintzatetsi ditu.
"Mugimenduak tokiko produktua duintzearen alde egin zuen, sukaldaritza-teknikak modernizatu zituen eta sormenetik lan egitea proposatu zuen, sustraiak galdu gabe", Jaurlaritzak nabarmendu duenez.
Ibilbide enogastronomiko onenaren sariari dagokionez, Sailak Txueka Isasti anaiek Getariako Txakolinaj atorrizko deitura bultzatzen eta sendotzen egindako lan aitzindaria nabarmendu du.
"1980ko hamarkadaren hasieratik, Txueka familiak ekoizleen profesionalizazioa sustatu zuen, bertako mahats-barietateen berreskurapena bultzatu eta ardogintzan teknika aurreratuak ezarri zituen. Horri esker, Getariako txakolinak mundu mailako aitortza lortu du bere kalitateagatik", azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak.
Bestalde, adimen artifiziala eta sentsorika ardogintzaren sektorean aplikatzeko Izaskun Oribek egindako lan berritzailea saritu du Jaurlaritzak.
Bastidatik, Oribek KUBE proiektua garatu du: Arabako Errioxako tradizio enologikoa analisi prediktiboarekin eta konputazio kuantikoarekin uztartzen dituen ardoa, ekoizpen-prozesu bakoitza optimizatuz bikaintasuneko produktua lortzeko. Bere ikuspegiak teknologia nekazari txikiengana hurbiltzen du eta jasangarritasuna sustatzen du, aldi berean sektorean emakumeen presentzia bultzatuz.
“Gastronomia Sari hauek ez dute soilik ibilbide indibiduala aitortzen; gure sektoreak bere burua berrasmatzeko eta garai berrietara egokitzeko duen gaitasuna ere azpimarratzen dute, lurraldearekiko bikaintasuna eta sustraitasuna mantenduz”, adierazi du Amaia Barredo sailburuak.
Zure interesekoa izan daiteke
Arrigorriagako Padura klubak “irmo gaitzetsi” ditu adin-txikiko batek jasandako sexu-jazarpenari buruz zabaldutako “funtsik gabeko akusazioak”
Kirol klub horretan neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute elkarteek. Padurak “gogor gaitzetsi” du “edozein eraso mota” eta baita “bideoaren hedapena” ere, baina gertakariak klubaren jardueraren esparrutik kanpora gertatutakoak direla adierazi dute.
Asteartean Santanderren hildako ikasleen zentroan lur jota daude
Hildako gazteak Kantabriako La Granja Lanbide Heziketako Ikastetxeko ikasleak ziren. Abeltzaintza eta abere-osasunari buruzko zikloa ari ziren ikasten. Bertako zuzendariak azaldu duenez, zentroan lur jota daude.
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Santanderko Udalak espedientea ireki dio pasabideari buruzko abisua jasota "bere lana egin ez zuen" udaltzainari
Asteartean Santanderko egurrezko pasabide bat hautsi eta sei pertsona hil ziren, tartean hiru euskal herritar. Halaber, Elvillarko (Araba) neska batek Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Arrigorriagako Padura klubean neska batek sexu-indarkeria eta jazarpena jasan dituela salatu dute
Bidaure eta Urruma elkarteek "irmotasun falta" leporatu diote kirol klubari, ustez klubeko beste jokalari batzuek egindako erasoaren aurrean. Bost gazte ikertzen ari dira, eta Ertzaintzak Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi du kasua.
8 kilometrorainoko auto-ilarak AP-8 autobidean, Zestoan hainbat ibilgailuk istripua izan ondoren
Txorierriko igarobidean gertatu den beste istripu batek auto-ilara luzeak eragin ditu Loiun. Pertsona bat zauritu da bertan.