BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelehen honetan hasiko da Ekain Perrinori egin zioten eraso homofoboaren epaiketa

2021ean parke batean egindako erasoan, gaztea konorterik gabe utzi arte jipoitu zuten, iraintzen zuten bitartean.

(Foto de ARCHIVO)

Ekain, el joven víctima de un ataque homófobo el pasado domingo en Basauri (Bizkaia) ondea una bandera arco iris junto con su madre, y la pareja del joven



H.BILBAO-EUROPA PRESS

10/6/2021

Erasoaren aurkako protesta Basaurin. Argazkia: Europa Press

Hamaika pertsona eseriko dira akusatuen aulkian astelehenetik aurrera Bizkaiko Auzitegian, 2021eko ekainean Basaurin mutil bati egindako eraso homofoboaren epaiketan. Konorterik gabe utzi zuten, bere sexu-joerari buruzko mespretxuzko komentarioen artean jipoi bortitza emanda.

Bizkaiko Probintzia Auzitegiko Lehen Atalak lau egunez hartuko du gertakari horien gaineko epaiketa. Aurreikusitakoaren arabera, akusatuek hilaren 11n deklaratuko dute.

Epaitzen dituzten gertakariak 2021eko ekainaren 6ko goizaldean jazo ziren, Bizkotxalde parkean. Gazte talde batek Ekain Perrino gazteari eraso zion. 23 urte zituen orduan. 

Eragile sozialek jakinarazi zutenez, erasotzaileek ez zuten biktima ezagutzen. Ukabilkadak eta ostikadak eman zizkioten, eta lurrean kolpeka jarraitu zuten konortea galdu zuenean ere, "hau marikoi zikin bat zarelako gertatzen zaizu" eta antzekoak esaten zituzten bitartean.

Ekaitz konorterik gabe geratu zen, ahotik eta sudurretik odola zeriola, eta ospitaleratu egin behar izan zuten.

Bost urte baino gehiago geroago, hamaika pertsona epaituko dituzte.

Gizarte mailan ez ezik, alderdien eta erakundeen elkartasun mezuak ere eragin zituen kasuak. Eusko Legebiltzarreko talde guztiek, Voxek izan ezik, elkartasun adierazpena onartu zuten, eta Basauriko Udalak, Arartekoak eta Espainiako Gobernuak kasua aipatu zuten biktimari babesa eman eta gorroto-diskurtsoak salatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X