Epaileak udaltzainak eta 112ko langileak deitu ditu deklaratzera Santanderko pasabideko ezbeharragatik
Martxoaren 27an hartuko die deklarazioa, eta pasabide hori barne hartzen duen ibilbideari buruzko dokumentazioa eskatu die Udalari eta Kosten Agintaritzari.
Santanderko pasabide horretan izan zen istripua. Argazkia: EFE
Santanderren kostako pasabide bat apurtu ostean hil ziren sei gazteen kasua ikertzen ari den epaileak Udaltzaingoaren eta 112 larrialdi zerbitzuko langileak deitu ditu deklaratzera.
Kantabriako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez, epaileak pasabide hori barne hartzen duen ibilbideari buruzko dokumentazioa ere eskatu die Udalari eta Kosten Agintaritzari.
Ezbeharra gertatu zenean, martxoaren 3an, guardian zegoen epaileak martxoaren 27rako jarri du hitzordua Udaltzaingoaren eta 112ko langileei deklarazioa hartzeko.