Donostiako Udala "jai-gune" bat prestatzen ari da Kopako finalaren egunean zaleak bildu ahal izateko
Jon Insausti alkateak aurreratu duenez, "epizentro txuri-urdina" izango dena antolatzeko lanean ari dira, eta hainbat kokaleku aztertzen ari dira, baina erabaki guztiak Realarekin koordinatuta hartuko dira.
Realak jokatu zuen futboleko Errege Kopako azken finala 2021ean izan zen, pandemia betean, eta horrek ezinezko egin zuen taldea babestu eta eguna jai-giroan ospatzeko zaleen edozein bilkura, bai Sevillan, bai Donostian.
"Oraingoan bai, ospatzea tokatzen zaigu, 2021ean ezin izan genuen, baina aurten dena ematea tokatzen zaigu", adierazi du Jon Insausti Donostiako alkateak, eta aurreratu du oraingoan Donostian pantaila erraldoi bat eta "sorpresak" izango direla Realak eta Atletico Madrilek apirilaren 18an Sevillan jokatuko duten Errege Kopako finalaren egunean.
Udal Gobernu Batzarraren ostean egindako adierazpenetan, Insaustik Errege Kopako finalari buruz galdetu diotenean, ekitaldia "ilusio handiz" prestatzen ari direla adierazi du, "hiri osoa eta donostiar orok duen aldarte txuri-urdin horrekin".
Insaustik iragarri duenez, eremu horren gaineko zehaztasunak "pixkanaka" joango dira ezagutarazten, "informazioa ematea dagokionean", baina zehaztu duenez talde txuri-urdinarekin "erabateko koordinazioan" ari dira antolatzen.
Nolanahi ere, aurreratu duenez, "nahi genuen Donostian epizentro txuri-urdin bat, eta hala izango da, Sevillara joan ezin duten eta egun hori donostiarrekin eta familia txuri-urdinarekin pasa nahi duten donostiarrentzat".
Hala, jai-gune hori "non eta nolakoa izango den zehazten" joango direla adierazi du, baina Udalaren asmoa da "hiri osoa kolore urdin eta zuriz ikustea" eta "jai giro ona" izatea.
Eremua non kokatuko den galdetzen zioten kazetariei erantzunez, alkateak aurreratu du hainbat inguru ari direla aztertzen: Anoetako kirol-eremua, Alderdi Eder eta Sagues, baina, azpimarratu duenez, "logistika eta koordinazio errazeko puntu neuralgiko bat bilatu behar da, zerbitzu guztiek, baita udalekoek ere, ahalik eta modu koordinatu eta ordenatuenean jardun ahal izateko".
Adierazi duenez, gune horrek pantaila erraldoi bat izango du topaketa zuzenean jarraitu ahal izateko, eta "sopresak" izango direla iragarri du. Baina festa ez da partidaren minutuen soilik izango. Izan ere, larunbat horretan, apirilaren 18an, adin guztietako zaleentzako jarduera eta aisialdi aukera ugari egongo dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.