Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

N-634 eta NA-1300 errepideak itxi dituzte, Getarian eta Larraunen, lur-jausiengatik

Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak bi noranzkoetan daude itxita.

N-634 errepidea, Getaria eta Zarautz artean, itxita dago 15:00etatik, bertan izan diren lur-jausiak tarteko. Ertzaintzak orain.eus-i jakinarazi dionez, 16:30 aldera harriak erortzen ari ziren oraindik, eta, beraz, ez dakite noiz ireki ahalko duten berriro errepidea.

Bestalde, Nafarroan, NA-1300 errepidea itxi dute bi noranzkoetan, 20. kilometro-puntuan, Larraunen, zuhaitz bat eta arrokak jausi direlako.

13:05ean jaso dute abisua, eta herri-lanetako langileak eta Foruzaingoaren patruilak mobilizatu dituzte, SOS Nafarroak jakinarazi duenez.

Luiziak inguruko hainbat udalerri lotzen dituen bide horretako zirkulazioari eragiten dio, besteak beste, Larraun, Araitz eta Beteluko bizilagunek erabiltzen baitute.

Herri-lanetako zerbitzuak lanean ari dira errepidea garbitu eta zirkulazioa lehenbailehen berrabiarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X