Mehatxuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu

Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.

Jon Uriarte (Athletic).
Jon Uriarte. EFE.

Athletic Clubeko presidenteak jazarpen eta mehatxu kanpaina bat salatu du Ertzaintzaren aurrean, ustez "futbolari lotutako gazte erradikalek" egindakoa. 

El Correo egunkariak gaur zabaldutakoaren arabera, Uriartek dokumentazio "idatzia eta ikus-entzunezkoa" aurkeztu du, abenduaren 22a eta urtarrilaren 9a bitartean jasandako jazarpenaren berri emateko. Egun horretan, postariz jantzitako gazte batek mehatxuzko esaldiak zituen gutun bat eman zion Uriarte bizi den eraikineko atezainari.

Ertzaintzari emandako ikus-entzunezko materiala zaintza-kameren grabazioak izango lirateke. Bertan, burua eta aurpegia estalita dituen gazte bat ikusten omen da atarian sartzen eta postontzi batean honako testua zuten pegatinak uzten: "Kaixo hijos de puta, Herri Norte está en vuestra casa". Egun batzuk geroago, egunkari horren arabera, bi gazte Uriarteren atzean jarri ziren, hura kaletik zihoala, eta galdetu zioten ea zer iruditu zitzaizkion pegatinak eta zera esan zioten: "Harrapatuko zaitugu beste uneren batean hemen inguruan".

Gertakari horien eta aurrez bizi izandako gisa bereko beste batzuen ondorioz, azkenean, salaketa jartzea erabaki du presidente zuri-gorriak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X