narkotrafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik

EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.

control zuasti ap-15 speed droga guardia civil europa press
Polizia operazio baten irudia Nafarroan

Espainiako Segurtasun Indarretako ehun polizia inguru ikertu edo atxilotu dituzte azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik, Barne Ministerioak 2021az geroztik pilatutako datuen arabera.

2025ean, adibidez, 24 agente atxilotu zituzten, 2023ko kopuru berbera eta azken bost urteetako handiena. Atxiloketa gutxien 2022an izan ziren; 16, guztira.

EH Bilduk Espainiako Gobernuari egindako galdera baten haritik eman dituzte argitara datuok. Ordea, ez dute zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den atxilotu edo ikertutako agente bakoitza.

Hain zuzen ere, EH Bilduko diputatu Jon Iñarrituk egin zuen galdera, Kongresuan. 

Halaber, azalpenak eskatu zituen 2025eko azaroan Bilboko portuan 120 kilo kokaina garraiatzeagatik atxilotu zuten guardia zibilaren kasuaren inguruan.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X