DELITUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira

Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.

Zorrotzan kiskalitako edukiontzi bat. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

25 urteko gizon bat atxilotu dute igande honetan Bilboko Zorrotza auzoan bi edukiontzi erretzea eta altzari publikoetan kalte materialak eragitea egotzita. Halaber, ikertzen ari dira horrek piztu ote dituen inguruetan kiskali diren beste zortzi edukiontzitan izandako suteak. Edukiontzien ondoan aparkatutako bi ibilgailuk kalte handiak jasan dituzte.

Ertzaintzak Zorrotza auzoko Fray Juan kalean atxilotu du goizean bi edukiontzi erre dituen gizona, herritarren laguntzari esker, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 

Lekukoek emandako deskribapenarekin bat zetorren, eta Fray Juan kaleko bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.

Agenteek Zorrotzan erretako edukiontziak ikuskatu dituzte, eta elkarrengandik metro gutxira zeudela egiaztatu dute.

Atxilotu ondoren, susmagarria ertzain-etxera eraman dute, beharrezko eginbideak egitera, eta horiek amaitutakoan utziko dute epailearen esku.

Ertzaintzak ikerketa zabalik du oraindik, gaur goizaldean Bilboko auzo horretan izandako hainbat edukiontziren erreketan eta larunbat goizaldean Fray Juan kaleko beste sute batzuekin zerikusirik ote duen argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X