TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
kontaketa ipar euskal herrian
Boto-zenbaketa Iparraldean.

Hauek dira astelehen honetako, 2026ko martxoaren 23ko, lerroburu nagusiak:

Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn Bokalen. Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du. 

Korrika zuzenean: Araban (Dulantzi 08:48, Agurain 10:25), Nafarroan (13:29 Altsasu, Etxarri Aranaz 14:52) eta Gipuzkoan (Tolosa 22:35)  ibiliko da gaur.

Gaur irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea: Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X