El Bocaleko tragedia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda

Martxoaren 3an behera etorri zen pasabidearen zati bat.

Pasa den martxoaren 3an El Bocalen (Santander) izandako istripua ikertzen ari den epaileak Kantabriako Itsasertz Mugarteko bi funtzionariok ardura penalik ote duten ikertuko du, "pasabidea mantentzeko lanetan izandako jokabide arduragabea izan zela" ondorioztatzeko moduko "zantzu argiak" atzeman baititu. 

Rosa Martinez epailearen ustez, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikoaren mende dagoen Kantabriako Itsasertz Mugartea da, "amaitu gabe" daude eta, kostaldeko bidexka hori "mantentzearen arduradun bakarra". 

Azaldu duenez, 2012ko lehen proiektuarekin abiatutako lanak gelditu egin ziren, Itasertz Mugarteak enpresa esleipenduranekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki baitzuen, enpresak "atzera egin" baitzuen, eta bigarren proiketua (2016) "lanak amaitzekoa", ez zen onartu ere egin. Epailearen hitzetan, Santanderko Udalak lan horien emaitza liratekeen azpiegituren mantentze-lanak bere gain hartzea, zuzenean loturik zegoen, logikoa denez, lan horiek amaituta egoteari". 

"Lanak amaitu gabe daude, eta, beraz, Santanderko Udalak ez ditu bere gain hartu; hortaz, Kantabriako Itsasertz Mugartea da lan-unitate horien egoera eta mantentze egokia bermatzeko arduradun bakarra, tartean autoan aztergai den pasabidea [martxoaren 3an behera etorri zena]". Gogora ekarri du, halaber, 2024tik zabalik egon dela pasabide hori "inongo mugarik gabe". 

Martinezek adierazi du, gainera, bulego hori "guztiz jakitun" zela eremu hori "zaindu eta mantentzeko zuen arduraz", hala utzi zuelako agerian 2024ko maiatzean Itsasertzeko zaindari batek Lanen Zerbitzuburuari igorritako txostenak, zeinetan "egur batzuen egoera txarra" zela jakinarazten baitzion. 2024ko uztailean konponketak egin ziren, baina egurrezko azpiegituretan baino ez, Polizia Zientifikoaren arabera, metalezko elementuak erabat herdoilduak zeuden arren. 

Epaileak orain perituen txostenetan sakontzea eskatu du, soilik egurrezko azpiegituran egindako konponketa-lan horiek "nahikoak" izan ote ziren argitzeko. Hori dela eta, Itsasertz Mugarte arloko burua eta erakunde horretako Proiektu eta Lanetarako burua ikertzea erabaki du, gertakarietan "zuzeneko ardura" izan ote duten argitzeko. 

Udalak zigilatu egin behar du pasabidea

Ebazpenean Udalari ere zuzendu zaio epailea, eta ohartarazi du, mantentze-lanen ardura Espainiarena izanda ere, "Santanderko Udalak administrazio-poliziaren ahala deiturikoa duela herritarrentzako eremuetako segurtasunaren gainean"

Horregatik, "arriskuren bat ikusten den momentuan, mugatu, seinaleztatu eta zigilatu egin behar du, eragindako azpiegitura beste administrazio batena izanik ere, are gehiago aztergai den eremuan, Udalak sustatu eta ibilbide turistiko gisa iragartzen zuen heinean". 

Arrazoi hori dela eta, "garrantzitsua eta beharrezkoa da, ezbeharra gertatu zenean pasabidearen egoera txarra agerikoa eta zenbaterainokoa zen ezagutzea; bestela esanda, ea bistakoa ote zen behera eror zitekeen arriskua". 

Puntu hori argitzeko, pasabideak ezbeharraren aurreko egun edo asteetan zuen egoera froga dezaketen materiala (argazkia, bideoak...) biltzea agindu du epaileak, eta, inguruetan ibili ohi diren pertsonen lekukotzak entzungo ditu, besteak beste. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X