SEXU-JAZARPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskaltzak 22 urteko eskaera mantendu du adingabeei sexu-mesedeak eskaintzeagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat

Defentsak, bere aldetik, akusatuaren absoluzioa eskatu du, irakasleakustezko biktimekin "adiskidetasun" harremana soilik zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.

juicio profesor irun efe

Epaitutako irakaslea. Argazkia: EFE.

Fiskaltzak 22 urteko kartzela-zigorrari eutsi dio Gipuzkoako Auzitegian epaitu duten Irungo institutu bateko irakaslearentzat, 2023-2024 ikasturtean hiru neska adingaberi sexu-mesedeen truke dirua eskaintzea egotzita. Fiskalaren ustez, gertakariak "behar bezala frogatuta gelditu dira".

Auziaren bigarren egunean, hainbat deklarazio izan dira: hiru biktimetako bik ateak itxita deklaratu dute, bi irakasleri deklarazioa hartu zaie lekuko gisa eta akusatuak ere bere lekukotza eman du. Ondoren, bi aldeen azken txostenak aurkeztu dira eta auzia epai zain gelditu da.

Etena auzipetuaren deklarazioan

Auzipetuaren deklarazioa eten eta ateak itxita amaitu behar izan dute. Izan ere, magistratuak biktimen anonimotasuna errespetatzeko eskatu arren, akusatuak hainbat aldiz adierazi ditu haien izenak aretoan zeuden pertsona guztien aurrean. 

Hitz hartze horretan irakasleak aitortu du profil faltsu bat sortu zuela Instagram sare sozialean, eta haren bidez harremana izan zuela ikasleekin. Bere hitzetan, ikasle bati profil horren berri eman ondoren, jarraitzaileak biderkatu zitzaizkion denbora laburrean. Horietako asko "ikasleak edo profil erotikoen kontu faltsuak" zirela eta "argazki eta bideo erotikoak" eskatzen zizkiotela azaldu du. Azkenik, gaineratu du 15 urte daramatzala laneko jazarpena jasaten.

Bestalde, defentsaren lekuko gisa deklaratu duten irakasleek adierazi dutenez, neskak "beti ibiltzen ziren" auzipetuaren inguruan. Horietako batek adierazi du adingabeak "sexu-hiztegira oso ohituta zeuden neskak" zirela eta "denbora guztian" hitz egiten zutela "biralizatuta" zegoen sugar daddy terminoaz. Akusatuak sare sozialetan egindako jarduera ez zutela ezagutzen aitortu dute eta, "zerbait arraroa" ikusi izan balute, Zuzendaritzan salatuko zuketela esan dute.

Azken txostenean, Jorge Bermudez fiskalak "frogatutzat" jo ditu irakasleari leporatzen dizkioten gertakariak, eta, ondorioz, 22 urteko espetxe-eskaera mantendu du. Gaineratu duenez, "behar bezala egiaztatuta" geratu da auzipetuak adingabeei "promesak" egitea eskatu izana.

Defentsak, bere aldetik, ordezkatua absolbitzea eskatu du, eta 13, 14 eta 15 urteko ikasleen "lagun izatean huts egin" zuela defendatu du, baita "bere mailan jartzean eta ezberdina izatean" ere, baina "ez da gaizkilea eta ez du inolako maltzurkeriarik".

Epaitegiaren atarian, akusatuaren hainbat ikasle ohi bildu dira berriro Gipuzkoako beste zentro batean, Oiartzungo asanblada feministako kideekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X