24. Korrikak euskara komunitatea dela aldarrikatu eta aurrera egiteko deia egin du amaierako mezuan
Lehen aldiz, mezu kolektiboa izan da Korrikarena, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako beste horrenbeste gaztek idatzitakoa. "Euskara gara" diogu, ez "euskara naiz". "Komunitateaz ari gara", azpimarratu dute Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek. Amaitzeko, oraina eta etorkizuna jomugan jarri dituzte: "Aurrera goaz, bazatoz?".
Mezuaren egileak, Bilboko Udaletxe aurreko plaza mukuru beteta zutela. Argazkia: AEK
24. Korrikaren leloa (Euskara gara) abiapuntu, elkarlanean idatzi dute Korrikaren mezua Euskal Herriko zazpi gaztek. Bilboko azken kilometroa oinez osatu, eta hunkituta egin dute udaletxe plazan paratutako eszenatokirainoko bidea Oierrek, Oihanak, Elene Mengyuk, Beñatek, Aitzolek, Xalbatek eta Leirek.
Lepo zegoen udaletxe plaza eta Areatza zituzten zain, 10 egunez sekretua izan den mezua entzuteko irrikaz.
Komunitatea, taldea, kolektiboa aldarrikatzeko mezua izan da aurtengoa, eta gazteen ahotsen eskutik heldu denez, orainari eta etorkizunari heltzeko dei etengabeak egin ditu.
Euskarak egindako gorputz bat direla nabarmendu dute zazpi gazteek, "asaldatu, nekatu, hunkitu egiten dena", baina "beti aurrerantz doana". Hizkuntzaren dualismoaz ere mintzatu dira: "Pauso sendoz dabilela dirudi, baina zalantzatia ere bada gure gorputza. Birpentsatu zalea, beharrezkoa denean iritzia aldatzen duena".
"Gure gorputzak esan nahi duen dena euskaraz da, baina ez du esan nahi bakarrik euskara. Egin nahi du berba nekeaz, pozaz; botereaz, minaz. Egin nahi die orro batzuei eta irri besteei", erantsi dute.
"Euskara gara"
Gure hizkuntza zerbait bada, komunitatea dela adierazi dute zazpi gazteek. "Zenbat gara? galdetzen genuenok nortzuk garen ere jakin nahi dugu orain. Nondik garen, zergatik egiten dugun hau guztia, zerk sortzen duen gutasuna. Euskara gara diogu, ez euskara naiz. Komunitateaz ari gara. Beso zabalik dagoen gorputzaz, zeinak leihoak dituen begietan".
Euskarak aurrera egiteko, mugiarazteko duten ahalmena ere aldarrikatu dute. "Hizkuntzak eraldaketarako tresnak dira, leku bat ematen digute bizi gaitezen. Euskarak herri hau eman digu. Horregatik mintzo gara izateaz, egiteaz".
Ideia hori indartu nahi izan dute mezuaren amaieran: "Urrats bat eta bestea, aurrekoei jasoa dakargu ahots berrietan. Honaino heldu gara, bai, baina ez gara iritsi. Oraina berehala amaitzen da. Azalberrituta datoz munstro zaharrak, baina gorputz bat sortu dugu. Askotarikoa, konprometitua, indartsua. Eta gaur hemen badago, egongo da bihar ere. Euskara gara eta hemen gaude. Hemen gara eta euskaraz gaude. Aurrera goaz, bazatoz?". Galdera hori eginez bukatu dute, hain justu, 24. Korrikaren mezua.
Zure interesekoa izan daiteke
Irungo Landetxa futbol taldeko jokalariek eta jarraitzaileek Hernanin izandako jarrera ikertuko du Gipuzkoako Futbol Federazioak
Larunbat gauean jokatu zen partidan, irain eta mehatxuak jaurti omen ziren 17 urteko arbitroaren kontra, eta Ertzaintzari abisu eman behar izan zitzaion ezer gerta ez zedin.
Nortzuk dira Korrikaren mezua idatzi duten zazpi lagunak?
Herrialde bakoitzeko euskaldun eta euskaltzale batek parte hartu du aurtengo mezu kolektiboan, tartean Txinan jaiotako barakaldarrak edo Union Tutera taldearen sortzaileak.
Hauxe da aurtengo Korrikaren mezua, zazpi gaztek idatzia, lurralde bakoitzeko bat
Hauek izan dira 24. Korrikaren mezua idatzi eta irakurtzeko ardura izan duten 7 gazteak: Oier Iñurrieta Garmendia gasteiztarra, Oihana Arana Cardenal gipuzkoarra, Elene Mengyu Larrinaga Bilbao bizkaitarra, Beñat Jusue Rosano nafarra, Aitzol Gil de San Vicente Pla hendaiarra, Xalbat Alzugarai Etxeberri baxenabartarra eta Leire Casamajou Elkegarai zuberotarra.
Lehendakariak ere eraman du lekukoa
Imanol Pradales lehendakariak Korrikaren lekukoa hartu du Bilbon, 3.371 kilometroan, Ibone Bengoetxea lehendakariordearekin batera.
Korrikaren amaiera
Zuzenean 24. korrikaren amaiera.
Motozale bat hil da AP-68 autobidean, Zuian, izandako zirkulazio istripu batean
Ibilgailuaren gidaria bidera erori da ezbeharraren ondorioz.
Euskararen aldeko lasterketa eguerdian helduko da helmugara, Bilboko erdigunera
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.