Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Datorren astelehenean, apirilaren 6an, Itzulia Basque Country hartuko du Bilbok. Itzuliaren 65. edizioa 13,9 kilometroko banakako erlojupeko batekin hasiko da, Begoñako Basilikako aparkalekuan hasi eta Etxebarria parkean amaituko dena.
Bilbo – 1. etapa
Data: Apirilak 6, astelehena
Ordutegia: 12:00etatik 19:00etara
Irteera: Begoñako Basilikako aparkalekua (12:30 – 16:00)
Helmuga: Etxebarria parkea
2026ko Itzulia Basque Country Aste Santuko itzulerarekin batera abiatuko da, eta horrek ibilgailuen ohiko joan-etorriak handituko ditu Bilbon. Lehen etapak, gainera, kaleak ixtea, aparkalekuak murriztea eta oinezko eta bizikletazaleen joan-etorriak aldaraztea ekarriko du ia barruti guztietan, batez ere Artxanda, Deustu, Uribarri, Begoña eta udaletxe eta Areatza inguruetan. Udalak ibilgailu pribatua etxean utzi eta garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du, ahal dela trena, metroa edo tranbia.
Eremurik kaltetuenak:
- Artxanda
- Deustu
- Uribarri
- Begoña
- Udaletxea eta Areatza
Garraio publikoa:
- Bilbobusek eta Bizkaibusek ohiko ibilbideak eta geltokiak aldatuko dituzte, eta markesina, informazio-panel, aplikazio mugikor eta sare sozialen bidez emango dute aldaketa horien berri.
- Herritarrek 010 telefonoa ere erabil dezakete informazioa jasotzeko, baita Jaurlaritzaren trafikoari buruzko kanal ofizialak ere: trafikoa.euskadi.eus webgunea eta X sare sozialeko @TrafikoaEJGV kontua.
Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzako 300 agente eta udalerrietako udaltzaingoekin batera koordinatuko du segurtasun- eta laguntza-dispositiboa.
2026ko Itzulia Basque Country proba apirilaren 11ra arte jokatuko da, eta Euskadi eta Nafarroako zati bat zeharkatuko ditu 6 etapatan. Hori dela eta, trafiko murrizketak eta errepide eta autobideetan itxiera puntualak izango dira, etapen ordutegien arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunei alta eman eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Orain, Udaleko teknikariek eraikinaren egoera aztertuko dute, hartu beharreko neurriak zehazteko eta sutea zerk eragin duen ikertzeko.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak daude.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.