Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian eta Donostiako eta Zarauzko hondartzetan
Gipuzkoako hiriburuan araudi berriarekin hasi dute, gainera, erretzea eta bozgorailuak erabiltzea debekatuta egongo baita aurrerantzean. Gainerako hondartzetan hilaren 13an abiatuko da denboraldia, irailaren hondarrera bitarte.
EITBren erabiltzaileek hartutako irudiak
Astelehen honetan abiatu da Bizkaiko eta Donostiako eta Zarauzko (Gipuzkoa) hondartzetan bainu denboraldia, eta irailaren amaierara arte luzatuko da. Gainerako herri gehienetan, ekainaren 13an hasiko da.
Iaz Zarautzek hartutako bide beretik, Donostiak ere hondartzen ordenantza berritu du, eta aurrerantzean hondartzetan ezin izango da erre, ezta bozgorailurik erabili ere.
Donostiako Udalak hondartzen ordenantza aldatzea planteatu zuenean, beste aldaketa bat ere proposatu zuen: hondartzako ordutegia amaitu ondoren eta garbiketa lanak hasi aurretik, 21:00etatik gauerdira bitartean, txakurrak hondartzara sartzea baimentzea.
Hala ere, herritarrek aurkeztutako helegite ugari kontuan hartuta, Udalak atzera egin behar izan zuen neurri horretan. Beraz, orain arte bezala, txakurrak ez dira onartuko uda sasoian.
Horrez gain, beste aldaketa bat ere badago denboraldi berriari begira. Aurten, sorosleei prestakuntza zorrotzagoa eskatuko zaie lanean aritzeko. Lehen, nahikoa izaten zen Gurutze Gorriak zein Igeriketa Federazioak emandako prestakuntza-ikastaro bat egitea; orain, ordea, titulazio ofizial bat eskatzen zaie, eta horrek zailtasunak sor ditzake behar adina sorosle aurkitzeko.
Eremuen % 87k uraren kalitate ona dute
Osasun Sailaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan bainua hartzeko erregistratutako 46 eremuetatik % 87k uraren kalitate bikaina edo ona dute. Hala ere, Getxoko Areeta, Sukarrietako Toña, Mendexako Karraspio Txiki eta Zierbenako Portu Txiki eremuetan ez bainatzea gomendatu dute, ez baitituzte betetzen ezarritako kalitate-irizpideak.
Uda osoan zehar, Osasun Sailak astero egingo ditu kontrolak eta laginketak, eta emaitzak herritarren eskura jarriko ditu, bere webgunearen bidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Jokabide suiziden aurrean nola jokatu: zer egin oinazeak hartzen zaituenean? Eta gertuko baten bizitza arriskuan ikusten badut?
Suizidioa heriotza ez-naturalaren kausa nagusietako bat da Euskal Herrian eta baita Espainiako Estatu osoan ere. Osasun publikoko lehen mailako arazoa da, eta prebenitu daitekeen errealitatea. Zelan jokatu oinazeak harrapatzen zaituenean? Zer egin senide edo lagun batek ideia suizidak baldin ditu?
17.000tik gora ikaslek hasi dituzte gaur unibertsitatean sartzeko probak Hego Euskal Herrian
Azterketak, ohi bezala, hiru egunez egingo dira, eta prozedurak bi fase ditu: sarbidea eta onarpena. Azterketen emaitzak ekainaren 10ean argitaratuko dira.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak datorren udazkenean egingo dira
2026an zehar, Osakidetzak 5.425 plaza eskainiko ditu eta bigarren fasean eskaera egiteko epea ekainaren 29ko 14:00ak arte egongo da zabalik.
Etxebizitza eraikin bat hustu dute Zizur Nagusian, sute baten ondorioz
Gaur arratsaldeko lehen orduan piztu da sua Zizur Nagusiko etxebitza batean, eta, ondorioz, auzoko 14 familiak atera egin behar izan dituzte; kanpoan igaro beharko dute gaua. Ez da inor zauritu.
Urdaibai telebista-plato erraldoi bihurtuko da, natura zuzenean erakusteko
Bizi Natura programak zuzenean eta denbora errealean erakutsiko du Urdaibaiko basabizitza. BBCk asmatutako formatua Britainia Handitik kanpo egiten den lehen aldia da, eta hiru astez emitituko da ETB1 eta ETB2 telebista-kateetan eta ETB On plataforman.
Euskadik eta Kanadak batzorde bat sortuko dute "San Joan" ontziak Labrador penintsulara egingo duen bidaia prestatzeko
1565ean Red Bayn hondoratutako euskal baleontziaren erreplikak “zeharkaldi zoragarria” egingo du Kanadaraino, Phillip Earle Labradorko parlamentariaren hitzetan.
Unibertsitatera Sartzeko Probari buruz jakin beharrekoak: ordutegiak, beharrezko dokumentazioa, baimendutako eta baimendu gabeko materialak eta abar
Milaka ikaslerentzat aste erabakigarria da honakoa, asteartetik ostegunera Unibertsitatera Sartzeko Probak egin beharko baitiztuzte. Ikasten ez dugu lagundu, baina, informazio praktikoa bildu dugu, baliagarri izateko asmoz.
Urdaibai Bird Center: 25 urte hegaztien paradisua babesten
Urdaibai Bird Center erreferentziazko gune bihurtu da azken urteetan. Duela ia hogeita bost urte hasi ziren lanean, bertako altxorra bisitarien begi bistan jartzeko helburuarekin. Urte horietan guztietan izandako mugarriei eta esku artean dituzten erronkei buruz galdetu diegu arduradunei.
Bi adin txikiko atxilotu dituzte Gasteizen, gazte bat hiltzen saiatzea egotzita
Erasoa Gasteizko Zaramaga auzoan gertatu da. Biktima (25 urtekoa) konorterik gabe aurkitu dute kalean, bizkarrean bi labankada zituela.
Errenteriako Udalak adierazi du biktimak babestea eta horien nahia errespetatzea izan dituela beti lehentasun
Prentsaurrekoan, Errenteriako alkateak jakinarazi du Xenpelar bertso eskolako eraso matxistak Adingabeen Fiskaltzaren esku daudela dagoeneko.