Ospitalean hil da
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kubako disidente bat hil da 85 egunez gose-greban egon eta gero

Orlando Zapata Tamayo 2003ko udaberrian 28 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten 75 disidenteetako bat zen.
Orlando Zapata Tamayo preso politiko kubatarra artxiboko irudi batean
Orlando Zapata Tamayo preso politiko kubatarra artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Orlando Zapata Tamayo preso politiko kubatarra hil egin da gaur Habanako ospitale batean, "kontzientzia-preso" izenda zezaten eskatzeko 85 egunez gose-greban egon eta gero, disidentziaren iturriek informatu dutenez.

EFEren arabera, Zapata Tamayo 15:30 eta 16:00 artean hil da (21:30-22:00 Euskadin), Amejeiras Ospitalean.

Elizardo Sanchez Giza Eskubideen eta Berradiskidetze Nazionalaren Kubako Batzordeko (CCDHRN) kideak adierazi du Tamayoren heriotza "tragedia" dela, "ez bakarrik haren sendiarentzat, baizik eta Giza Eskubideen mugimendu kubatarrarentzat eta Gobernuarentzat ere, heriotza saihestea posible zelako".

Halaber, heriotzak "ondorio larriak" ekarriko dituela ohartarazi du, "Amnistia Internazionalak kontzientzia-presotzat baitzuen".

Zapata Tamayo 2003ko udaberrian 28 urte arteko espetxe zigorrak ezarri zizkieten 75 disidenteetako bat zen. Haren kasua hizpide hartu zuen Espainiak ostegunean espainiar eta kubatar Gobernuen ordezkarien arteko bilera batean.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X