Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Protesta gehiago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiptok Kontsultarako Kontseilu Zibila sortuko du, krisia gainditzeko

Bilera Batzorde Militarreko buruak zuzendu du eta protestak berriro areagotzen ari direnenan egin dute. Boterea aginte zibil bati emateko eskatzen diete protestariek militarrei.
egipto_tahrir_protestas_efe
Manifestariek Tahrir plaza hartu dute berriro ere. Argazkia: Efe.

Egiptoko Batzorde Militarrak, agintaripolitikoek eta presidentetzarako hautagaiek, Amro Musa tartean, Kontsultarako Kontseilu Zibil bat sortzea adostu dute. Kontseilu hori Armadako buruzagiekin koordinatuko da Egiptoko krisi larria konpontzeko asmoz.

Mena Egiptoko Estatuko agentziaren arabera, kontsultarako erakunde hori hauteskunde-epea bukatu arte lan egitea adostu dute bertan bildutakoek; hau da, martxoa arte. Kontseilu zibil horretan alderdi politiko guztietako ordezkariak izango dira, zenbait militar eta aditurekin batera.

Iturri berberak zabaldu duenez, Kontseilu berriak militarrekin eta Ministro Kontseiluarekin batera lan egingo du "arazo politiko, ekonomiko eta sozialak konpontzen saiatzeko Shura edo Goi Ganbera sortu arte".

Sei alderdi politiko izan dira

Bilera Batzorde Militarreko buruak zuzendu du eta protestak berriro areagotzen ari direnenan egin dute. Boterea aginte zibil bati emateko eskatzen diete protestariek Egipto kontrolpean duten militarrei.

Bileran sei alderdi politikoko ordezkariak izan dira; Al Wafd liberalaren buruzagiak, Anai musulmanengatik gertu dagoen Askatasuna eta Justizia alderdikoak, eta Al Nur salafistenak ere bai.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X