Milaka pertsona kalera atera dira Minneapolisen eta AEBko beste hiri batzuetan, ICEren eta Trumpen kontra
Astebete da agente federalek Alex Pretti erizaina tiroz hil zutela, eta orduan gertatu zen bezala, manifestazioez gain, greba deitu dute protesten deitzaileek. Bruce Springsteenek kontzertua eskaini du, eta irabazitakoa ICEk hildako herritarren familiei emango diela esan du.
Milaka lagunek Minnesota estatuko Minneapolis hiriko kaleak hartu dituzte berriro Immigrazioa eta Aduanak Kontrolatzeko Zerbitzuaren (ICE) eta Trumpek immigrazioaren aurka bultzatutako politiken aurka, agente federalek Alex Pretti hil eta astebetera. ICEren agenteek kalean eraildako bigarren pertsona izan zen Pretti; izan ere, 15 egun lehenago, Renee Good hil zuten, hori ere tiroz. Atxilotze zentroetan beste sei pertsona hil dira, ICEk berak onartu duenez.
Manifestariek hiriko kale nagusiak zeharkatu dituzte, aldarriak ahotan eta kartelak hartuta, ICE Minnesotatik ateratzeko eskatuz.
Aurreko ostiralean bezala, protesten deitzaileek greba (lanekoa zein kontsumo arlokoa) deitu dute estatu osoan, eta saltoki asko itxita egon dira ostiralean, CBS News telebista-kateak jakinarazi duenez.
"Minneapolis-Saint Paul metropoliko bizilagunek herrialde osoari erakutsi diote bidea: ICEk izua erabiliz ezarri nahi duen erregimena geldiarazteko, desagerrarazi egin behar dugu. Urtarrilaren 30ean, ostirala, egin bat eskolarik, lanik eta erosketarik gabeko egun nazional batekin", adierazi dute deitzaileek.
ICEren sarekaden ondorioz etxea galtzeko arriskuan daudenei luzamendua eskaintzeko galdegin diote Tim Walz Minnesotako gobernadoreari. Horien hitzetan, migratzaile askok ez dute jada lana topatzen, eta lana duten batzuk ez dira etxetik ateratzen, atxilotuko dituzten beldur. Horrek zaildu egiten du alokairua ordaintzeko dirua biltzea.
Negu gorrian daudenez izoztuta dagoen Bde Maka Ska lakuan ere protesta egin du manifestari talde batek, eta SOS hitza sortu dute euren gorputzekin.
Gainera, First Avenue Minneapolisko kontzertu areto ezagunak antolatuta, kontzertu solidarioa egin dute, eta, besteak beste, Bruce Springsteen aritu da bertan. Bertan bildutako dirua ICEk hildako herritarren familiei emango dietela iragarri dute.
Minneapolis hirian ez ezik, New York, Los Angeles, Atlanta, Columbia, Filadelfia, Milwaukee, Phoenix eta Denver hirietan ere izan dira manifestazioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.