Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FARCek preso hartutako kazetari frantziarra aske utzi du

Romeo Langois Frantziako kazetaria misio humanitarioarekin bildu da eta aske utzi dute, gerrilariz inguratuta iritsi ostean, taldeak espero zuen lekura.
18:00 - 20:00
Langlois kazetari frantziarra aske utzi du FARCek

Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeak Romeo Langois kazetari fantziarra Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC) aske utzi duela jakinarazi du, eta San Isidro gunetik Florentziara joan dela gaineratu du. 

Frantziako kazetaria misio humanitarioarekin batera izan da lehenago, eta azken horiek aske utzi dute, Telesurrek jakitera eman duenez.

Langois San Isidro herrixkara eraman dute, han misioa itxaroten ari zitzaion: Jean Baptiste Chauvin Frantziako Gobernuak bidalitako mezularia, Piedad Cordoba Kolonbiako senatari ohia, eta Jordi Raich Gurutze Gorriko Nazioarteko Batzordeko ordezkaria.

Frantziako erreportaria apirilaren 28an hartu zuten preso, eta, gaur azaldu duenez, FARCek ondo tratatu dute denbora guzti honetan.

Bahituta izan zen denboran Armadarekin egotea justifikatu du, izan ere, "kazetari lana, gatazkaren toki guztietan egotea da", adierazi du.

"Gonbidatu bat bezala tratatu naute, janari ona eman didate eta errespetua erakutsi didate", adierazi du France 24 eta Le Figaroko korrepontsalak. 12 urtez lan egin du Kolonbian.

Ekintza horretan atzeman zuten drogen laborategia "txikia eta xumea" zela zehaztu du, ez ordea, drogaren aurkako operaziorik garrantzitsuena, Armadak esan zuen moduan. "Bizirauteko jendeak hemen erabiltzen zuen laborategi txiki bat zen".

Kazetariak prentsa nazionalari eta nazioartekoari deia egin die, eta Kolonbiako gatazkaren inguruko informazioa emateko era hausnartzea eskatu die, "gatazka ahaztutzat" dutela arrazoituta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X