Albiste da
Hauteskundeak Egipton
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Shafiq jeneral erretiratuak ere Egipton garaipena lortu duela esan du

Anaia Musulmana aurkariari presidentetzarako hauteskundeen datuak aldatzea leporatu dio.
Ahmed Sarhan eta Kareem Salem, Shafiq hautagaiaren bozeramaileak. EFE

Ahmed Sarhanek, Ahmed Shafiq Egiptoko hautagaiaren bozeramaileak, militar erretiratuak presidentetzarako hauteskundeak irabazi dituela esan du, botoen % 51,5 lortuta, eta Anaia Musulmana aurkariari hauteskundeen datuak aldatzea leporatu dio.

"Datu egokiak ditugu. Ziur gaude Egiptoko datorren presidentea Ahmed Shafiq izango dela", azaldu du Sarhanek Kairon emandako prentsaurrekoan.

Sarhanek esan duenez, Shafiqek 500.000 botogatik irabazi dio Mohamed Mursi Anaia Musulmanen hautagaiari. Azken horrek ordu batzuk lehenago ere hauteskundeak irabazi zituela esan zuen.

Bozeramailearen ustez, talde islamistak bere emaitzen bidez, "iskanbila sortu du komunikabideetan", bertan ateratako datuak alderdi horrek emandakoak baitira zati handi batean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X