Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Aro politiko berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mohamed Mursi Egiptoko presidente berriak kargua zin egin du

Hauteskundeetan hautatutako lehen presidente egiptoarra da. "Sistema errepublikarra, Konstituzioa eta legea errespetatzeko" hitza eman du Mursik.
18:00 - 20:00
Mohamed Mursi islamistak kargua hartu du Auzitegi Konstituzionalean

Mohamed Mursi Egiptoko presidente berriak kargua zin egin du larunbat honetan Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, presidentetzarako hauteskundeetan botoen % 51,7 eskuratu ostean. Mursi demokrazian hautatutako lehen presidente egiptoarra da.

Traje ilunarekin eta gorbata gorriarekin jantzita, "sistema errepublikarra, Konstituzioa eta legea leialtasunez errespetatzeko, herriaren interesak gordetzeko eta herrialdearen independentzia mantentzeko" hitza eman du Mursik.

Ondoren, Auzitegi Konstituzionalaren lana goratu du, eta Kairoko Unibertsitatera abiatu da, herritarrei zuzentzeko. Bertan, iraultzaren biktimen senitartekoak, eta arlo erlijiosoko, sindikaleko eta politikoko ordezkariak bildu dira.

Presidente berriak Batzorde Militarrari buruz hitz egin du, eta, ohartarazi duenez, Armadak herritarrak babestu beharko ditu berriro ere.

Nazioarteko politikari dagokionez, Palestinako eta Siriako herriei babesa erakutsi die Mursik. "Egiptoko Gobernuak Palestina eta Siria babestuko ditu euren legezko eskubideak lortu arte", azpimarratu du. Gainera, Siriako herritarren "odolaren jarioa" etetea eskatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X