FARCekin bake-prozesua hasi duela iragarri du Kolonbiak
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak FARCekin bake prozesua hasi duela esan du astearte honetan. Lehenengo elkarrizketa amaituta bidaia-orri bat egiteko akordioa izan dela adierazi du.
Akordio hau, Santosen arabera, hizketaldi "zuhur" batzuen emaitza izan da. Elkarrizketak "Habanan gauzatu dira, sei hilabetez, Kubarekin eta Norvegiarekin batera", eta amaierako akordio bat lortzeko "nahia, agenda eta joko arauak" adostu ziren.
Hizketaldi horien ostean, "ziur nago gatazka armatua behin betiko amaitzeko benetako aukera baten aurrean gaudela; bide zaila da, baina egin beharra dago", esan du Kolonbiako presidenteak.
Prozesu honek "serioa, benetakoa eta eraginkorra izan behar du", nabarmendu du, eta, zentzu horretan, honako hau adierazi du: "Ganoraz lan egin dugu, FARCek ere. Hitzartutako guztia errespetatu dugu, eta, FARCek datorren fasean berdin jokatzen badu, aurreikuspen onak ditugu".
Presidenteak esan duenez, bake-elkarrizketak kanpoan egingo dituzte, eta Kubak eta Norvegiak "anfitrioi eta bermatzaile" izaten jarraituko dutela gaineratu du. Txilek eta Venezuelak, gainera, prozesuarekin bat egingo dute. Halaber, aurreko hizketaldiek iraun duten bitartean herrialdeek emandako babesa eskertu du.
Bost puntu garrantzitsu
Santosek Gobernuaren eta Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen (FARC) arteko elkarrizketen agenda osatuko duten bost puntuak zehaztu ditu. Honako hauek dira: nekazaritza garatzea eta lurra errazago eskuratu ahal izatea; oposizio politikoaren jarduera eta herritarren parte-hartzea bermatzea; gatazka armatua amaitzea (armak uztea eta gerrillariak bizitza zibilean sartzea dakar horrek); narkotrafikoaren arazoari irtenbidea bilatzea, eta biktimen eskubideak zaintzea.
FARCek ere bake-prozesuaren hasiera baieztatu du
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) Habanan Kolonbiako Gobernuarekin dituzten negoziaketen esplorazio fasea amaitu dela adierazi dute, eta, ondorioz, bien arteko bake-prozesuaren hasieraren berri eman dute.
FARCeko sei gerrillari (bost gizonezko eta emakumezko bat) kazetarien aurrean agertu dira Kolonbiako gerrillaren jarrera azaltzeko. Rodrigo Londoño Echeverri Timoleon Jimenez FARCeko zuzendari nagusiak igandean aurreratu zuen hori, bideo batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.
Israelgo Poliziak gas negar-eragilea erabiliz sakabanatu ditu Al Aksa meskitara hurbildu diren palestinarrak
Meskita hori musulmanentzat hirugarren garrantzitsuena da. Israelek sarbidea mugatuta dauka 2023ko urriaren 7an Hamasek erasoak egin zituenetik, baina Irango gerra hasi zenetik blokeoa nabarmenagoa da; beraz, fededun asko Jerusalemgo Hiri Zaharreko harresitik kanpo elkartu dira ramadanaren amaierako otoitzak elkarrekin egiteko.
Iranek Turkiari eta Omani eraso egin izana ukatu du Khameneik, eta Israelen "bandera faltsuko operazioak" direla ziurtatu du
Irango buruzagi gorenak "harreman hobeak" izateko eskatu die Afganistani eta Pakistani "musulmanen zatiketa saihesteko", "herrialde anaiak" direlako, eta bitartekari izateko prest agertu da.
Ekialdi Hurbilean izandako azken erasoek petrolio azpiegiturak eta garraioa izan dituzte helburu
Azken orduetan ugaritu egin dira petrolio azpiegituren eta garraioen aurkako erasoak. Iranek eta Qatarrek partekatzen duten gas plantaren aurkako erasoa egin du Israelek. Iranek gogor erantzun du, misil oldea jaurtiz Bahrain, Saudi Arabia, AEB, Kuwait eta Jerusalem aldera.
EBk premiazko neurriak eskatu ditu Irango gerraren eragin ekonomikoa geldiarazteko
Europako buruzagiek energiaren prezioari buruzko berehalako neurriak eskatu dizkiote Batzordeari, eta gatazka arintzearen alde agertu dira; zenbait herrialde Ormuzko itsasartera laguntza bidaltzeko prest agertu dira.