Kolonbia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FARCek rap erritmoan aldarrikatu ditu bake elkarrizketak

FARCek “Nos vamos para La Habana” rapa grabatu du, Juan Manuel Santosen gobernuarekin martxan jarriko dituen bake elkarrizketei ongi etorria emateko.
18:00 - 20:00
"Nos vamos para La Habana": FARC gerrilla, rap doinupean

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako (FARC) gerrillari talde batek “Nos vamos para La Habana” rapa abestu du, urriaren 5ean Kolonbiako Gobernuarekin bake elkarrizketak hasiko dituztela aldarrikatzeko.

Rapa Kolonbiako mendietan grabatu dute, eta FARCen webgunearen bidez zabaldu dute. Bideoa Rodrigo Londoño Echeverri Timochenko gerrillarien buruaren mezu batekin hasten da. Horretan, bake prozesuari “gorrotorik eta harrokeriarik gabe” ekingo diotela dio.

Ernesto Che Guevararen kamiseta eta uniforme militarra jantzita dituzten gizon-emakume gazte bik abesten dute abestia. Bitartean, beste bi gerrillarik gitarra eta danborra jotzen dituzte.

FARCen lehenengo erreakzioa da, joan den astean Santos presidenteak bake prozesua martxan jarriko zuela iragarri zuenetik. Bideoa bukatzeko, lau gerrillariak, zibil jantzita, oihanetik irteten direla ikusten da, “Habanara bidean”. Timochenkok “irabaziko dugula zin egin dugu eta irabazi egingo dugu” aldarrikapenarekin amaitzen du mezua.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X