Bake prozesua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FARCek 'aldebiko' su-etenaren alde egingo du 'borroka'

Kolonbiako Gobernuari proposatuko dion lehen gaietako bat izango da.
18:00 - 20:00
FARCek aldebiko su-etena planteatuko duela jakinarazi du

Kolonbiako gobernuari ''aldebiko'' su-etena proposatuko diola iragarri du ostegun honetan

FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak. Habanan egin dute iragarpena, prentsaurrekoan. Bertan azaldu dutenez, ''aldebiko'' su-etena izango da negoziazio mahaian Kolonbiako Gobernuari egingo dioten lehen proposamena. ''Proposatu egingo dute, eta borrokatu egingo dugu'', esan du Mauricio Jaramillo "El Medico" gerrillariak.

Urte erdiz ezkutuan negoziatu ondoren, joan den abuztuaren 23an sinatu zuten Habanan 'Gatazka konpontzeko eta bake iraunkorra eraikitzeko akordio orokorra'.

Aldebiko su-etena eta indarkeriaren behin betiko etena, armak uztea eta FARCeko kideak bizitza zibilera itzultzea dira akordio horren punturik nagusienak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X