Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Egipton
Gorde
Kendu nire zerrendatik

267 manifestari atxilotu dituzte Kairon izandako azken istiluetan

Duela urtebete Armadaren kontrako protesta batean segurtasun indarrek hildako 45 lagunak omentzen ari ziren atxilotuak.
267 manifestari atxilotu dituzte Kairon. Argazkia: EFE

267 lagun atxilotu dituzte igande honetan Kairon bertan bildutako manifestarien eta Armadako kideen artean. Duela urtebete Mohamed Mahmudeko kalean Armadaren kontra izandako protesta batean segurtasun indarrek hildako 45 lagunak omentzen ari ziren atxilotuak. Halaber, 164 polizia zauritu dira, Barne Ministerioak zabaldutako datuen arabera.

Horietatik 36 Qasr al Aini kalean larunbat gauean izandako istiluetan zauritu ziren. Gaur segurtasun indarrek hormigoiko horma jarri dute Gobernuaren egoitzak, Shurako Kontseilua, Egiptoko Parlamentua eta Herri Batzordea babesteko.

Halaber, ika-mika handia piztu du ostegun honetan Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak onartutako dekretuak, honek presidentea eta Batzorde Konstituziogile edozein erabaki judizialaren aurrean babestuko dituelako.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X