Mursi presidenteak 'eskuak batzea' eskatu dio oposizioari
Mohamed Mursi Egiptoko presidenteak "ezberdintasun politikoak gainditzeko" eta "eskuak batzeko" eskatu die egiptoarrei nazio guztiari zuzendutako agerraldi batean.
Era berean, eta nahiz eta adierazpen askatasuna errespetatuko zuela iragarri, "hilketarik edota istilurik" onartuko ez duela azaldu du. Zentzu horretan, joan den asteartean presidentearen beraren autoa erasotzea leporatu die manifestariei.
Istiluak
Mohamed Cursi Egiptoko presidentearen aldekoek eta aurkakoek istiluak eragin dituzte Zagazig hirian dagoen buruzagiaren etxebizitzaren inguruan.
Poliziak gas negar-eragilea erabili du bertaratutakoak Zagazigeko Unibertsitateko Ospitaletik aldentzeko helburuarekin, erietxea Mursiren etxebizitzatik gertu baitago, 'Al Masry al Youm' egiptoar egunkariak azaldu duenez.
Protesta horiek asteazken arratsaldean piztutako biolentziaren aurkako erreakzioa dira, egun horretan, Heliopolis auzoan dagoen presidentearen Jauregi ofizialaren aurreko protestetan, zazpi hildako eta ehundaka zauritu izan baitziren.
Gainera, gaur egungo Gobernuaren aldekoa den Anai Musulmanen taldeak asteazkeneko istiluetan parte hartu zuten oposizioaren aldeko 83 "gorila" atxilotu zituztela jakinarazi dute. Dirudienez, atxilotutakoek sei lagunen heriotzen arduradunak direla onartu omen dute.
Erasoa Anai Musulmanen aurka
3.500 pertsona inguruk Kairoko ekialdean dagoen Anai Musulmanen egoitza erasotu dute ostegun gauean, eta bertako leihoak eta altzairuak apurtu dituzte, Mena agentzia ofizialak eta taldeak berak salatu dutenez.
Bere webgunean, kofradiak "eraso terroristatzat" jo du gertatutakoa, eta Mahmud Husein talde islamistako idazkari nagusiak Ahmed Gamal Barne ministroari leporatu dio gertatutakoaren erantzunkizuna.
Armada eta Gobernua
Mohamed Mursi egiptoar presidentea Armadaren buruarekin eta Gobernu-kideekin batu da ostegun honetan, herrialdea egoera baketsu batera eramateko asmoz. Mursiren aldekoen eta aurkakoen arteko istiluek zazpi hildako eta 350 zauritu inguru eragin dtuzte ostegun honetan.
Gobernuak komunikatu batean azaldu duenez, Mursi Abdel Fattah Armadako buruzagi eta Defentsa ministroarekin, Hisham Kandil lehen ministroarekin eta Justizia eta Barne Ministerioko kideekin batu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Rafahko pasabidea bihar zabalduko dute, Israelek zehaztu duenez
Gazako Zerrenda eta Egipto lotzen dituen pasabidea gaur irekiko zutela iragarri arren, prozesuaz arduratzen den erakunde militarrak argitu du "atariko prestaketen fase pilotu bat" egiten ari direla, eta palestinarrak ezin direla oraindik bertatik igaro. 16.500 gazatarrek baino gehiagok premiazko osasun arreta behar dute, baina egunero 150 baino ezingo dira mugatik igaro.
Liam Conejo Ramos bost urteko haurra eta haren aita kartzelatik ateratzeko agindu du epaile batek
San Antonio Express-News egunkariak jasotzen duenez, datorren asteartean askatzea aurreikusten da.
Milaka israeldar eta 1948ko palestinar bildu dira Tel Aviven, hiri arabiarretan sufritzen duten indarkeria salatzeko
2025ean 252 arabiar israeldar hil zituzten komunitate arabiarretan, aurrekaririk gabeko zifra bat, hein batean, agintari eta polizia israeldarren pasibitatearen edo konplizitatearen ondorioz.
Milaka pertsona kalera atera dira Minneapolisen eta AEBko beste hiri batzuetan, ICEren eta Trumpen kontra
Astebete da agente federalek Alex Pretti erizaina tiroz hil zutela, eta orduan gertatu zen bezala, manifestazioez gain, greba deitu dute protesten deitzaileek. Bruce Springsteenek kontzertua eskaini du, eta irabazitakoa ICEk hildako herritarren familiei emango diela esan du.
Israelek 32 lagun, tartean 7 haur, hil ditu larunbat honetan Gazan
Israelgo Armadak Zerrendaren aurkako "eraso ugari" baieztatu ditu, eta Hamaseko eta Jihad Islamikoko lau "komandante eta beste terrorista batzuk" hil dituela esan du, eraso horiek non gertatu diren zehaztu gabe.
Aznar Epsteinen paperetan ageri da, pederastaren ordainketa baten eta bi paketeren hartzaile gisa
Argitaratutako azken dokumentuetan jasotzen denez, Epsteinek 1.050 dolar ordaindu zizkion Jose María Aznarren izenean bere bidaia-agenteari 2003ko urriaren 17an. Paketeei dagokienez, esplizituki bidali ziren presidente ohiaren izenean: lehenengoa, Moncloara, 2003ko irailean, eta bigarrena, FAES fundazioaren egoitzara, 2004ko maiatzean.
Delcy Rodriguezek amnistia orokorra proposatu du Venezuelan "zauriak sendatzeko"
Chavismoaren agintaldi osoari eragingo lioke, baina ez lituzke barkatuko hilketak, droga-trafikoa edo giza eskubideak urratzea egotzita zigortutako pertsonak.
Guterresek ohartarazi du Nazio Batuak "finantza-krisi" baten atarian daudela
Honako herrialde hauek dira zordun handienak: AEB, Txina, Errusia, Venezuela, Brasil, Argentina, Mexiko eta Iran. NBEk finantza-krisi larriari aurre egin behar dio, eta 1.570 milioi dolarreko marka ezarri du ordaindu gabeko zorretan.
Epsteinekin lotutako hiru milioi orrialde argitaratu ditu Trumpen Gobernuak, tartean 2.000 bideo eta 180.000 irudi
Epsteinen Artxiboen Gardentasun Legeak abenduaren 19a ezarri zuen New Yorkeko finantzarioarekin lotutako dokumentu guztiak argitaratzeko epe gisa, eta, beraz, Trumpen Administrazioak teknikoki legea urratu du.
Milaka zuzik Eskoziako Lerwick herriko kaleak argitu dituzte Up Helly Aa jaialdi bikingoan
Jaialdi hau urtero ospatzen da Eskoziako Shetland uharteetan, Gabonetako denboraldiaren amaiera ospatzeko. Ekitaldirik ikusgarriena Lerwickeko kaleetan zehar egiten den zuzi-prozesioa da, bikingoen itsasontzi baten erreplika bati zuziak jaurtita amaitzen dena.