Tragedia AEBetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adam Lanza sarraskiaren egilea dela konfirmatu du Poliziak

Lanzak bere burua beste egin zuen Polizia entzun etaberehala. "Eszentrikoa" zen, baina ez bortitza eta eskizofreniaren kontrako botika hartzen ari zen, osabak hedabideei adierazitakoaren arabera.
18:00 - 20:00
Sarraskiaren inguruan informazio berria kaleratu du poliziak

Adam Lanza ostiraleko sarraskiaren egilea dela ofizialki konfirmatu du Poliziak. Lanzak bere buruaz beste egin zuen eskola batean 26 pertsona hil ondoren.

Horrez gain, Lanzak bere ama, Nancy Lanza, Sandy Hook eskolara joan aurretik hil zuela ere konfirmatu dute. Eskolan, Lanzak 6 eta 7 urteko 20 haur hil zituen, tiroz.

Hiltzaileak erasorako fusil erdi-automatikoa erabili zuen, baina oraindik ez dute argitu ama ere arma horrekin hil zuen ala ez. Amak hainbat arma zeuzkan etxean gordeta.

Argitzeke dagoen beste gauza, Lanzak egindakoa zergatik egin zuen jakitea da.

Bere buruaz beste egin zuen

Adam Lanza Newtowneko sarraskiko ustezko egileak bere buruaz beste egin zuen Poliziaren hotsa entzun zueneanean. Ondorioz, ikertzaileen arabera, sarraski handiagoa egiteko asmoa izan zezakeela iragarri du Daniel Malloy Connecticuteko gobernadoreak ABC telebista kateari egindako adierazpenetan.

Sandy Hookeko sarraskia egitera zerk bultzatu zuen oraindik argitu ez badute ere, Malloyk esan du 20 urteko gazteak pertsona gehiago hiltzeko asmoa zuela eta azkenean bere buruaz beste egin zuela Polizia entzun zuenean.

Adam Lanza "eszentrikoa" zen, baina ez bortitza eta eskizofreniaren kontrako botika hartzen ari zen, ustezko tiratzailearen osabak hedabideei adierazitakoaren arabera.

Auzitegiko medikua, hunkituta

Ostiralean Newtowneko eskola batean izandako tiroketan hildakoen gorpuak aztertu ostean Wayne Carver Connecticuteko Auzitegiko Medikuen Bulegoko zuzendariak adierazi duenez, "ez dut inoiz horrelakorik ikusi".

"Ez daukat hildako guztien xehetasunik, baina batzuek zauri ikaragarriak zituzten", azaldu du Carverrek komunikabideen aurrean eskainitako prentsaurrekoan, "ez dut uste nire lankideek horrelakorik ere inoiz ikusi izatea".

Auzitegiko medikuak azpimarratu duenez, hildakoek tiro bat baino gehiago jasan zuten. Halaber, eskolara joan aurretik, ustezko hiltzaileak ama ere hil zuela egiaztatu zuen.

Obamaren bisita

Bestalde, Barck Obama AEBetako presidenteak biktimen familiei egingo die gaur bisita. "Hil diren senitartekoekin egotea eta sarraskiaren hasierako momentuetan laguntza eskaini zutenei eskerrak ematea" izango da bisitaren helburua, Jay Carney Etxe Zuriko bozeramaileak jakitera eman duenez.

Gainera, 19:00etan bertako orduan "familientzako egingo diren hainbat sinesmenetako birlijia batean parte hartuko du presidenteak".

Ostiraleko tiroketaren ostean, zeharo hunkituta, hitzaldia eskaini zuen Obamak. "Etorkizunean horrelako tragediak berriro ez gertatzeko neurri garrantzitsuak hartu behar izango ditugu", esan zuen presidenteak, "tragedia gehiegi sufritu ditugu azken urteetan, ez dago mina adierazteko hitz nahikorik".

Zure interesekoa izan daiteke

Iran gizakateak zubia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irandarrek giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan, Trumpen mehatxuen aurrean

Donald Trump AEBko presidenteak Ormuzeko itsasartea irekitzeko emandako epea amaitu baino ordu batzuk lehenago, Irango herritarrak kalera irten dira eta giza-kateak osatu dituzte zentral elektriko eta zubietan. Irango banderak, erresistentziarako deia egiten duten kartelak edota liderren argazkiak hartuta, azpiegitura publikoak erasotzea gerra-krimena dela salatu dute.

WASHINGTON (United States), 06/04/2026.- US President Donald Trump, along with Secretary of Defense Pete Hegseth (2-L), Chairman of the Joint Chiefs of Staff General Dan Caine (R), and CIA Director John Ratcliffe (L), briefs the media on Iran from the White House in Washington, DC, USA, 06 April 2026. EFE/EPA/JIM LO SCALZO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Trump: "Ormuz zabaldu ezean, gau bakarrean suntsi dezakegu herrialde osoa"

Euskal Herrian goizaldeko 02:00ak direnean amaituko da Ormuzko itsasartea zabaltzeko Trumpek Irani emandako epea. Iranek Pakistanen bitartekaritzarekin proposatutako 10 puntuko dokumentua ez zaio, nonbait, nahikoa iruditu AEBko presidenteari. Iranek esan du negoziazioak ez direla mehatxuekin bateragarri. Israelek, bitartean, irandarrei ohartarazi die ez daitezela trenean ibili ez badute bizia arriskuan jarri nahi.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X