Ormuzko itsasartetik igarotzeko "protokoloa" negoziatzen ari dira Iran eta Oman
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
AEBk eta Israelek Iranen aurkako gerra piztu zutenetik blokeatuta dagoen Ormuzko itsasartetik ontziak igarotzeko protokoloa negoziatzen ari dira Iran eta Oman.
"Elkarrizketa hauen helburua da ontziak Ormuzko itsasartetik segurtasunez pasatzeko prozedura aztertzea", esan du gaur, astelehenarekin, Ismail Bagaei Irango Atzerri Ministerioko bozeramaileak.
Bagaeik adierazi duenez, bi herrialdeek bilera egin zuten atzo, eta akordioa laster lortuko omen dute.
Bai Iranek eta baita Omanek ere kostaldea dute Ormuzen, munduko petrolioaren % 20 igarotzen den pasabide estrategikoan.
Errepublika Islamikoak, baina, isasartea itxi zuen otsailaren 28an, gerra piztu zen egunean, eta harrezkero aliatu dituen herrialdeetako ontzien joan-etorriak soilik baimendu ditu.