Tiroketa Newtownen
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tragediak ekiditeko AEBetan aldaketak behar dituztela esan du Obamak

"AEBek euren umeak zaindu behar dituzte", esan du presidenteak Connecticuteko eskola batean izandako tiroketan hil ziren 26 pertsonen aldeko beila batean.
18:00 - 20:00
Obama: 'Aldaketak behar ditugu tragedia gehiago ez izateko'

ck Obama AEBetako presidenteak adierazi duenez, AEBetan aldaketak egin behar dira "tragediak ekiditeko". Obamak Connecticuteko eskola batean izandako tiroketan hil ziren 26 pertsonen aldeko beila batean parte hartu du.

"Ezin dugu hau onartu. Horrelako tragediek amaitu behar dute, eta, amaitzeko, aldatu egin behar dugu", esan du Obamak.

"AEBek euren umeak zaindu behar dituzte", esan du presidenteak, eta "hori egiteko gai ez bagara, ezin dugu ezer ondo egin", gaineratu du. "Herrialde bezala, nola esan dezakegu gure lana ondo egiten ari garela?", esan du.

Horrez gain, Obamak karguan dagoenetik horrelako tiroketa bat gertatzen den laugarren aldia dela nabarmendu du, eta, tiroketa horien artean, "herrialde osoan armekin egindako beste hainbat gertakari izan dira eta horietan umeei ere egin diete min".

Obamak esan duenez, "ezin dugu horrelako gertakariak egunerokotzat onartu".

Hitzak ez direla "nahikoa" esan die presidenteak biktimen senideei, eta banan-banan irakurri ditu tiroketan hildakoen izenak. Gainera, txalotu egin du eskolan "beldurtu ez ziren" langileen ausardia.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X