Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Konstituzio berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilara handiak Egipton Konstituzio berria bozkatzeko

25,5 milioi egiptoarrek izan dute herrialdeko 17 probintzietan bozkatzeko aukera. Lehenengo txandan beste hamar probintziatan egin zen galdeketa, eta baietzak irabazi zuen.
Erreferenduma Egipton. Argazkia: Efe

Egiptoko Hauteskunde Batzordeak Konstituzio berriaren inguruko erreferenduma ordu batzuez luzatzeko eskatu die galdeketa aztertzen ari diren epaileek hala uste badute.

Mena albiste agentziaren arabera, herritar guztiek bozkatzeko aukera izan dezaten hartu du Batzordeak erabaki hori.

Hasiera batean, eskolak bertako 19:00etan ixtea aurreikusi zuen Batzordeak, baina egun guztian zehar egon den hautesle kopurua kontuan izanda ordutegia luzatzea erabaki du.

25,5 milioi hautesle

25,5 milioi egiptoarrek izan dute herrialdeko 17 probintzietan bozkatzeko aukera. Lehenengo txandan beste hamar probintziatan egin zen galdeketa, eta baietzak irabazi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X