Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

18 lagun hil dira globo aerostatiko bat lurrera erorita, Egipton

Luxor hirian gertatu da ezbeharra. Globoak 20 bat turista zeramatzan 300 metroko altueratik erori denean.
Globo bat Luxor gainean, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Gutxienez 18 pertsona hil dira turistak zeramatzan globo aerostatiko bat lurrera erori denean, Luxorren (Egipto), bertako hedabideek jakitera eman dutenez.

Globoak 20 bat turista zeramatzan 300 metroko altueratik erori denean, Mena albiste-agentziaren arabera.

Agentziak zehaztu duenez, Frantziako herritarren bat dago hildakoen artean, eta baita Britainia Handiko, Hong Kongeko eta Japoniako turistak ere. Guztira, 17 turista eta egiptoar bat hil dira.

Espainiako enbaxadak ez du Espainiako nazionalitateko hildakoen berririk. Hala ere, poliziarekin, Luxorreko ospitalearekin eta globoaren jabearekin harremanetan dago badaezpada ere.

Hildakoez gain, hiru zauritu larri daudela jakinarazi dute segurtasun indarrek: pilotu egiptoarra eta bi turista.

Batzuk globotik salto eginda hil dira, eta beste batzuk erre egin dira globoaren bonbona lehertu denean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X