Kontrazala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eutanasia, gaixotasun larririk ez duten pertsonentzat?

Eztabaida piztu da Suitzan, 82 urteko emakume bat hiltzeko laguntza eskatu duelako, inolako gaitz larririk izan gabe.
Juanjo San Miguel, Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com
Juanjo San Miguel, Euskadi Irratiko kazetaria. Argazkia: eitb.com

Alda Gross 82 urteko emakume suitzarra da, bizitzaz aspertu edo gogait eginda hiltzeko laguntza eskatu du. Suitzan hiltzen laguntzea ez dago zigortuta, baina Alda Grossek arazo bat du, ez duela gaitz larririk eta burua bere tokian duela, horregatik Suitzako medikuak ez dira ausartzen behar duen botika ematen, legeak aipatzen duelako zilegi dela hiltzen laguntzea, baldin eta arrazoi edo eragile egoistarik ez badago.

Gross andereak Strasbourgeko Giza Eskubideen epaitegira jo du eta honek erabaki du legea ilunegia dela eta kezka eta larritasun handia eragin dizkiola emakume honi. Strasbourgeko tribunala ez da legea epaitzera sartu, estatu bakoitzak duelako eskumena pertsona bati hiltzen lagundu dakiokeen ala ez erabakitzeko, baina lege garbiak eskatu ditu.

Ziur aski behar baino gehiago bizi gara, gizakiak bizitza ia nahi adina luzatzea lortu du, baina horrek ilusioa sortu eta arazoak konpondu beharrean, inoiz pentsatu gabeko eragozpenak ekarri dizkigu.

Bizitza alferrik luzatzeak ez du merezi, pertsonak berak nahi eta ezin duelako eta inguruan sufrimendua besterik sortzen ez duelako. Hala ere, eutanasia legea egitea oso zaila da, ikuspuntu eta egoera ugari kontutan hartu beharra dagoelako. Pertsona batek ondo dagoenean onar lezake egoera batera iritsi ezkero hil dezatela, baina hortik gertu dagoenean damutu liteke. Legeak ezin du bihurtu traba egiten duten zaharrak paretik kentzeko tresna.

Strasbourgek esan bezala, irizpide garbiak behar ditugu bakoitzak erabakitzeko askatasuna izan dezan, bizitza heriotza baino okerragoa bihurtu aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

venezuela-asanblea-amnistia-efe.jpg
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Preso politikoentzako amnistia legea onartzeko lehen pausoa eman du Venezuelako Parlamentuak

Delcy Rodriguez presidente arduradunak bultzatutako eta ostegunean lehen bozketan onartutako proiektuak 1999tik (chavismoa boterera iritsi zenetik) gaur egunera arte atxilotutako preso politikoak hartzen ditu barne, eta kanpoan uzten ditu giza eskubideen urraketa larriengatik auzipetuak edo zigortuak. Kontsulta prozesua zabalduko da orain, eta bigarren eztabaida batean onartu beharko da gero.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk

START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean. Start III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako eta gaur iraungi da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X