Arma nuklearren START III tratatua iraungi den egunean, eustearen aldeko jarrera agertu dute Errusiak eta AEBk
Estatu Batuen eta Errusiaren artean 2010etik gaur artean indarrean zegoen armagabetze nuklearrari buruzko azken tratatua, START III edo New START (Arma Nuklear Estrategikoak Murrizteko Ituna) deitua, iraungi egin da, eta horrek indarrik gabe utzi ditu bi potentzien armategi nuklearra arautzen zuten mugak, bereziki arma estrategikoen edo hedatuen kopuruari dagokionez.
Armategi nuklearren esparru berri baterako akordiorik ez egoteak esan nahi du, mende erdian lehen aldiz, ez dagoela bi herrialdeen artean armamentu mota hori kontrolatzeko inongo egiturarik.
Besteak beste, START III.ak parekotasun nuklearra bermatzen zuen, hau da, bi potentziek onartzen zuten Elkarren Suntsipen Ziurtatua (MAD, ingelesezko siglen arabera) gerra kasuan, eta kontzeptu horrek ezinezkoa egiten zuen bonba atomikoen erabiltzea barne hartuko lukeen gatazkarik izatea.
Adituak beldur dira orain Mosku eta Washington ez ote libre sentituko silotan ezkutuan dituzten armak atera edo kopuruak handitzeko. Hala ere, bi superpotentziak eustearen alde agertu dira.
Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak ostegun honetan ziurtatu duenez, Donald Trumpen Administrazioak armategi nuklearraren "mugak" mantendu nahi ditu baina, euren iritsiz “arma horiek kontrolatzeko elkarrizketetan” Txina egoteak duen garrantzia azpimarratu du.
Marco Rubio AEBko Estatu idazkariaren hitzetan, “presidenteak argi esan izan du lehen ere XXI. mendean armak benetan kontrolatuko badira Txinak nahitaez egon behar duela, kontuan hartuta haren armategi (nuklear) handia eta horren hazkunde azkarra”.
Edonola ere, Pekinek ostegun honetan bertan berretsi du ez duela elkarrizketa horietan parte hartzerik aurreikusten, bere indar nuklearrak ez daudelako Errusiaren eta AEBren armategienaren maila berean.
Bestalde, Kremlinek adierazi du “negatibotzat” jotzen duela ituna amaitzea. “Sentitzen dugu”, esan du Dmitri Peskov presidentearen bozeramaileak, eta berretsi du “urtebetez murrizketen muga mantentzeko” Washingtoni egindako proposamenak, “erantzunik gabe” jarraitzen duela. Hain zuzen ere, NBEk, Vatikanoak eta nazioarteko hainbat adituk Donald Trumpi eskatu diote onar dezala Errusiako buruzagiaren proposamena, baina AEBko presidenteak ez du, oraingoz, horri buruzko iritzirik eman.
Hala eta guztiz ere, Peskovek azpimarratu du Moskuk “jarrera arduratsua izango duela (...) egonkortasun estrategikoaren eta arma nuklearren arloan”, nahiz eta, argitu duen “beti bezala, Errusiak bere interes nazionalak izango dituela ardatz”.
Era berean, Txinak negoziazioetan ez parte hartzeko duen jarrera errespetatzen duela adierazi du.
AEBk eta Errusiak munduan dauden arma nuklearren % 87 biltzen dituzte, eta Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak, Indiak, Pakistanek, Ipar Koreak eta Israelek osatzen dute armategi nuklearra duten herrialdeen zerrenda. Hala ere, herrialde guztiek ez dituzte armak zabalduta.
START III itunak arma nuklear estrategikoen kopurua mugatzen zuen, gehienez 1.550 buru nuklearretara eta 700 sistema balistikotara, bi potentzietako bakoitzerako, izan lurrean, itsasoan edo airean.
START III 2010eko apirilaren 8an sinatu zuten, Pragan, Dmitri Medvedev Errusiako eta Barack Obama AEBetako orduko presidenteek, eta 2021eko otsailean berritu zuten beste bost urterako.
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.