Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Siriako gerra nazioartekoa da

Pentsa liteke, Israelek eta batez ere AEBek esku hartzen ez duten bitartean, Siria barneko gerra baten aurrean gaudela, baina geroz eta herrialde gehiago daude gerra honetan nahastuta.

Siriako gerra nazioarteko gerra bat dela esan genezake. Pentsa liteke, Israelek eta batez ere AEBek esku hartzen ez duten bitartean, Siria barneko gerra baten aurrean gaudela, baina geroz eta herrialde gehiago daude gerra honetan nahastuta.

Pertsiar Golkoko monarkiak apustu sendoa ari dira egiten Bashar El Assad presidente siriarra eror dadin eta errebeldeei armak ere ematen ari dira. Gainera, herrialde musulman guztietarik ari dira iristen errebeldeekin bat egiten ari diren borrokalari islamiarrak.

Bien bitartean, Assadek Irango Gobernuaren eta Iranen aliatua den Hizbola talde libanoarraren babesa du. Irango militarrak Siriako Gobernuaren aldekoak trebatzen ari dira eta borroka batzuetan parte hartzen ere ari litezke.

Hizbolari dagokionez, berriz, ez dago zalantzarik Sirian esku hartzen ari dela eta ezinbesteko laguntza eman diote Gobernuaren aldekoei Homs eskualdearen kontrola berreskuratzeko. Hori tentsio handia ari da eragiten Libano barruan ere, talde politiko batzuk Assaden aldekoak baitira, baina beste batzuk  erabat kontra daude.

Beiruten oraingoz lasaitasuna da nagusi, nahiz eta iparraldean dagoen Tripoli hirian jada bi aldeen arteko enfrentamendu gogorrak ere izan diren. Gogoratu besterik ez dago 1975 eta 1990 urteen artean izan zen Libanoko gerra zibila, Siriako gerra zibila orain Libanora iristen bada zer gerta litekeen jakiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X