Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Obamaren eskandalutzarra

Espioitza eskandaluaren ondorio politikoak oso larriak dira Obama presidentearentzat. Leku guztietatik egurtuko dute.

Espioitza eskandaluaren ondorio politikoak oso larriak dira Obama presidentearentzat. Leku guztietatik egurtuko dute.

Ezkerretik, Obamaren alde bozkatu zutenetako askok berarengan zuten lilura galdu dutelako, ez dute ulertzen nolatan Obama ez den gehiago aldendu bere aurrekoak, George Bushek abian jarri zuen bidetik. Obamak Bushek "terrorismoaren kontrako gerra" modura bataiatu zuenetik pieza klabe batzuk kendu zituen, torturatzeko baimena edo CIAren kartzela-sekretuak besteak beste.

Baina beste pieza batzuk bere horretan utzi zituen: Patriot Act deiturikoa, lege patriotikoa alegia, horrek gehiegikeriak baimentzen ditu herritarrak zelatatzeko orduan, oraingo honetan ikusten ari garen moduan.

Eta ezkerretik soilik ez, eskuinetik ere jasoko du egurra. Edward Snowden iheslariak egindako filtrazioak, aurrez Bradley Manning soldaduak egin zituenak bezala, erakusten baitute asko direla agiri sekretu horietarako sarbidea dutenak eta, beraz, ustez sekretua zen informazio hori ez dela hain sekretua.

Gai hau erabat pozoinduta dago. Gobernuak Snowdeni jazarpena egitea erabakitzen badu, adierazpen askatasunaren heroi bilakatuko da eta ez badu hala egiten, ahul modura geratuko da.

Horrez gain, inplikazio diplomatikoak daude. AEBek Snowden jazartzea erabakitzen badu, Hong Kongi eskatu beharko dio bere estradizioa, eta gogoratu behar da Hong Kong gaur egun Txinaren parte dela bere autonomia duen arren.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X