Albiste da
Protestak Egipton
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egiptoko Presidentetzak ezeztatu egin du Gobernuak dimititu izana

Manifestazioak hasi zirenetik sei ministrok dimititu dute, baina horietako bat ere ez da Mursi presidentearen mugimenduko kidea.
Mursi presidentearen aurkariak Tahrir plazan manifestazioa egin dute. Argazkia: EFE.
Mursi presidentearen aurkariak Tahrir plazan manifestazioa egin dute. Argazkia: EFE.

Egiptoko Justizia ministroak ezeztatu egin du Hesham Qandil lehen ministroak eta horren gobernukideek dimititu izana, Al Arabiya kateak eta Egypt Independent egunkariak informazio hori hedatu badute ere.

Egipton manifestazioak hasi zirenetik sei ministrok dimititu dute, baina horietako bat ere ez da Anai Musulmanak Mohamed Mursi presidentearen mugimenduko kidea. Halaber, MENA agentziak jakinarazi duenez, Defentsa eta Barne ministroek ez dute parte hartu Gobernuaren gaurko bileran.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X