Egipto
Gorde
Kendu nire zerrendatik

23 zauritu, Mursiren jarraitzaileen eta Poliziaren arteko liskarretan

Kairon, milaka herritar kalera atera dira pasatu den gauean kalera Mohamed Mursiren itzulera eskatzeko.
18:00 - 20:00
Gutxienez 23 pertsona zauritu dira Kairo hiriko liskarretan

Gutxienez, 23 pertsona zauritu dira Egiptoko Kairo hirian, Mohamed Mursiren aldekoen eta Poliziaren arteko liskarretan.

Anaia Musulmanek sare sozialen bidez deitu dute protesta, eta Guardia errepublikanoaren, Defentsa Ministerioaren eta Segurtasun Agentzia nagusiaren egoitzen ondotik igaro dira, Al Ahram egunkariak jakinarazi duenez,

Ez da hildakorik izan bart gaueko istiluetan, Osasun Sailaren arabera; MENA albiste agentziak gutxienez pertsona bat hil dela iragarri badu ere.

Gaur hain justu, hilabete da, militarrek Mohamed Mursi presidentea boteretik kendu zutela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X