Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Japoniako lehen ministroa, Sanae Takaichi. Argazkia: EFE
Sanae Takaichi Japoniako lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoak (PLD) nagusitasun handiz irabazi ditu igandeko hauteskunde orokorrak, Behe Ganberako 465 eserlekuetatik 316 eskuratuta.
Proportzio horri esker, bi heren baino gehixeagoko gehiengoa lortu du agintari kontserbadore eta ultranazionalistaren alderdiak, eta horrek bide emango dio haren politikak aurrera ateratzeko. Bakarrik eta nagusitasunez gobernatu ahal izango du, nahiz eta Goi Ganberak ez onartu.
Sanae Takaichiren garaipen handiaz harago, Japoniako hauteskundeek bestelako nobedadeak utzi dituzte. Behin betiko emaitzen zain, zenbaketa ez ofizialak erakutsi du orain arte indar gutxi izan duten bi alderdi hazi egin direla: immigrazioaren aurkako Sanseito alderdiak eta Team Miraik, adimen artifizialaren eta robotikaren garapenaren aldekoak.
Ezusteko handia
Takahiro Anno AA ingeniariak gidatuta, Team Mirai (Etorkizuneko taldea, japonieraz) alderdiak Behe Ganberan ordezkaririk ez izatetik 11 eserleku izatera pasatuko litzateke igandeko hauteskundeen ostean.
Alderdiak etorkizun teknologikoa defendatzen du, robotikara eta adimen artifizialera bideratua, herrialdea jasaten ari den eskulan eskasiaren konponbide gisa. Izan ere, biztanleria zaharreneko munduko herrialdeetako bat da Japonia: 65 urtetik gorakoak populazioaren ia heren bat dira.
Immigrazioaren aurkakoa
Bestalde, immigrazioaren aurkako posizioek pisu handia hartu dute Japonian. Sanseito alderdi ultraeskuindarrak 15 eserleku lortu ditu lehen datuen arabera, orain arte Behe Ganberan zituen bi eserlekuen aurrean. Kontuan hartu behar da, gainera, Sanae Takaichik jarrera kritikoa duela immigrazioaren aurrean.
Sanseito alderdia 2020an sortu zen, Sohei Kamiyak bultzatua. Donald Trump AEBko presidentearen 'America First' mugimenduan oinarritu da. Japoniak azken urteotan izan duen atzerritarren eta turismoaren gorakadaren aurrean nazio-esentziara itzultzea defendatzen du alderdiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Kalte-ordainak eta "berme irmoak" eskatu ditu Iranek AEBekin eta Israelekin duen gatazka amaitzeko
Masud Pezeshkian presidenteak Teheranek eskualdeko bakearekin duen "konpromisoa" berretsi du eta "autodefentsareako eskubidea" aldarrikatu du.
Espainiak defentsan "ez duela laguntzen" berretsi du Trumpek, eta merkataritza etetearekin mehatxatu du
Donald Trump AEBko presidenteak asteazken honetan berretsi duenez, Espainiako Gobernuak "ez du laguntzen" defentsaren alorrean, eta aldebiko merkataritza eteteko mehatxua egin du berriro.
Ormuzeko itsasartean misio bat egiteko baldintzak ez direla betetzen onartu du Macronek
Hala ere, azpimarratu du "antolatu" egin behar direla, inguruan dauden merkantzia-ontziei eskolta emateko.
Brent upela egonkor dago, 88 dolarrean, petrolio-erreserbak merkaturatzeko zain
The Wall Street Journal egunkariak asteazken honetan argitaratu duenez, Nazioarteko Energia Agentziak (IAE) inoizko petrolio erreserben kopuru handiena merkaturatzea proposatu du, petrolioaren prezioak murrizteko, eta IAEko herrialdeek 2022an Errusiak Ukraina inbaditu zuenean jarri zituzten 182 milioi petrolio upelak baino gehiago lirateke.
AEBren arabera, Ormuzko itsasartean minak jartzen ari ziren Irango 16 itsasontzi suntsitu dituzte
AEBko Komando Zentralak bideo bat zabaldu du, Irango ontzien aurkako erasoak ikusgai. Adierazi dutenez, operazioaren helburua da nabigazioa berriz martxan jartzea.
Tentsioa Bruselan, Von der Leyenek “jada existitzen ez den” mundu-ordenaz esandakoengatik
Erkidegoko iturriek zehaztu dutenez, bere diskurtsoaren helburua ez zen arauetan oinarritutako sistemarekiko errespetua lurperatzea, baizik eta azpimarratzea, gero eta gatazkatsuagoa den mundu honetan, EBk ezin dituela babes horiek baliatu bere interesak defendatzeko modu bakar gisa.
Gatazkaren egunik "bortitzena" bizi izan dute Iranen eta Libanon
Bonbardaketak areagotu egin dira Iranen eta Libano hegoaldean, eta, dagoeneko, 1.250 hildako zenbatu dira, gehienak zibilak. Oraingoz, aldeek ez dute negoziatzeko asmorik agertu, nahiz eta Txinak eta Errusiak gatazka baretzea eskatu duten. Bien bitartean, Trumpek adierazi du Iranek minak jarri dituela Ormuzko itsasartean eta, kendu ezean, "inoiz ikusi gabeko ondorioak" egongo direla mehatxu egin du.
Iranek heriotza-zigorra ezarriko dio etsaiari laguntzen dion orori
Iranek hedabideei eta herritarrei ohartarazi die etsaiarekin lankidetzan ibiltzeak heriotza eta ondasunak konfiskatzea dakartzala, Ameriketako Estatu Batuen eta Israelen erasoaldiaren ondoren; dagoeneko 1.200 hildako baino gehiago utzi ditu.
Trump, Kubari buruz: "Herrialdearen gaineko kontrola modu adiskidetsuan har genezake, ala ez"
AEBko presidenteak adierazi duenez, uhartean ez dute energiarik, erregairik ezta dirurik ere, eta arazo humanitario "sakonak" dituzte.
G7ko Energia ministroak gaur bilduko dira Ekialde Hurbileko gatazkak eragindako krisia aztertzeko
AEBko, Kanadako, Japoniako, Frantziako, Italiako, Alemaniako eta Erresuma Batuko Energia ministroak modu birtualean bilduko dira astearte honetan, Irango gerrak eragindako hornidura-etenari buruz hitz egiteko eta petrolio erreserbak merkaturatuko dituzten eztabaidatzeko.