AEBren arabera, Venezuelako 150 milioi petrolio upeletik gora saldu dira Maduro harrapatu zutenetik
Chris Wrigt AEBko Energia arloko buruak esan du petrolioaren prezioek uda honetarako behera egitea "epe oso anbiziotsua" da. Aurreikusi dute Ormuzko itsasarte estrategikoan "itsas trafiko esanguratsua" lortu bitartean, energiaren prezioek "altuak" izaten jarraituko dutela.
Chris Wright, AEBko Energia idazkaria. Europa Pressen artxiboko argazkia.
Chris Wright Ameriketako Estatu Batuetako Energia idazkariak astelehen honetan adierazi duenez, AEBko Armadak Karibeko herrialdearen aurka urtarrilaren hasieran egindako operazio batean Nicolas Maduro Venezuelako presidentea atzeman zutenetik, gutxienez Venezuelako 150 milioi petrolio upel saldu dituzte
Wrighten esanetan, Latinoamerikako herrialdearen egungo ekoizpena 1,2 milioi petrolio upel baino gehiagokoa da egunean, hau da, urtarrilaren 3an esku hartu aurretik egunero ekoizten zena ("ia milioi bat upel") baino gehiago.
Azpimarratu duenez, Donald Trump AEBko presidentearen Gobernuaren helburuetako bat da Estatu Batuetako petrolio-enpresak Caracasera itzul daitezen animatzea, eta ildo horretan adierazi du AEBko bost petrolio enpresa daudela Venezuelan, bai offshore ekoizleak (petrolioa eta gasa itsas-hondoan esploratzen, garatzen eta ustiatzen duten enpresak), bai lehorrekoak.
Energia arloko buruak esan duenez, petrolioaren prezioek uda honetarako behera egitea "epe oso anbiziotsua" da. Aurreikusi dute Ormuzko itsasarte estrategikoan "itsas trafiko esanguratsua" lortu bitartean, energiaren prezioek "altuak" izaten jarraituko dutela, baita orain baino are altuagoak ere.
"Gatazka amaitu eta energia berriro mugitzen hasten denean, beheranzko joera hasiko da, baina denbora beharko da", zehaztu du idazkariak, eta gaineratu duenez, "gatazka zenbat eta gehiago luzatu, orduan eta denbora gehiago beharko dugu gauzak bere onera itzultzeko".
Gogoratu behar da joan den urtarrilean Delcy Rodríguez Venezuelako bitarteko presidenteak iragarr zuela epe luzerako "elkarlan produktibo" bat izango zela AEBrekin, Washingtonek Caracasi AEBko enpresei Venezuelako petrolio-merkatuan lan egiten uzteko zigorrak kendu ondoren, urtarrilaren 7an abiatuta, mundu osora petrolio gordina saldu eta garraiatzea ahalbidetzen duen prozesu baten barruan.
Horri esker, Petroleos de Venezuela estatuko konpainiak (PDVSA) hornidura-kontratuak sinatu ditu petrolioa eta deribatuak Estatu Batuetan merkaturatzen dituzten enpresekin.
Etxe Zuriko maizterrak berak "benetan ontzat" jo du Rodriguezek petrolio baliabideen ustiapenean egindako lana, eta "milioika petrolio upel ateratzen" ari direla nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.