Etxe Zuriak ziurtatu du "erabateko eragina" duela Venezuelako behin-behineko Gobernuan
Bien bitartean, Petroleos de Venezuela (PDVSA) enpresa publikoak iragarri du negoziazioak hasi dituela AEBrekin, petrolioa saltzeko.
Karoline Leavitt, gaur, Etxe Zurian. Argazkia: EFE
Delcy Rodriguez buru duen Venezuelako behin-behineko Gobernuan "erabateko eragina" du Etxe Zuriak, eta dagoeneko hasi dira herrialde horretako petrolioa merkaturatzen, itxi berri duten akordio bati esker. Hala ziurtatu du Karoline Leavitt Etxe Zuriko eledunak, gaur hedabideen aurrean egin duen agerraldian. "Noski, une honetan erabateko eragina dugu Venezuelako behin-behineko agintarien gainean", adierazi du.
Haren hitzetan, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "oso argi" utzi du: "Venezuelak ez du legez kanpoko droga gehiago AEBn sarraraziko, eta ez du talde kriminalik baliatuko, herritar estatubatuarrak hiltzeko, iraganean egin izan duten bezala. Presidentea (Trump) bakerako bere atzerri politika ari da ezartzen, indarraren bidez", zehaztu du.
Hitzok erabili ditu bozeramaileak, Nicolas Maduro presidente venezuelarraren aurka joan den larunbatean egindako operazioa justifikatzeko: narkoterrorismoa leporatuta atzeman, eta New Yorkeko espetxe batera eraman zuten Maduro.
Halaber, Leavittek azaldu du hasi direla Venezuelako petrolioa merkaturatzen, eta, horretarako, munduko petrolio konpainia handienekin eta banketxe nagusiekin hartu-emanetan daudela gaineratu du, "petrolioaren eta hartatik eratorritako produktuen salerosketa-operazioak finantza ditzaten”.
AEBk gaur bi petrolio-ontzi atzeman eta ordu gutxira iritsi da Etxe Zuriaren eledunaren agerraldia: bata, Karibeko uretan harrapatu dute, eta, bestea, Atlantikoan.
Trumpek goizean jakinarazi Washingtonek Venezuelako 30-50 milioi petrolio upel merkaturatzea adostu du Caracasekin.
Negoziazioak
Bien bitartean, Petroleos de Venezuela (PDVSA) enpresa publikoak oharra zabaldu du, AEBrekin negoziazioak hasi dituela jakinarazteko. "PDVSAk jakinarazten du Estatu Batuekin negoziatzen ari dela, petrolioa saltzeko, bi herrialdeen artean dauden merkataritza-harremanen esparruan", idatzi du enpresak Facebook sare sozialean duen kontuan.
Aurreratu duenez, indarrean dagoen araudia errespetatuz ari dira negoziazio prozesua bideratzen, une oro "gardentasuna" eta "bi aldeentzako onura" lehenetsiz.
Venezuelaren "garapen nazionala bultzatzeko" eta "egonkortasun energetiko globalari laguntzeko aliantzak" eraikitzen jarraitzeko konpromisoa duela adierazi du PDVSAk.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.