Errusiako petrolio-ontzi bat atzeman du AEBk, "arau estatubatuarrak urratzeagatik"
Berehala etorri da Errusiako Gobernuaren erantzuna, eta petrolio-ontzia legez kanpo atzeman dutela salatu du, Nazio Batuen 1982ko Konbentzioa —itsaso zabaleko nabigazioari buruzkoa— urratuta.
Estatu Batuetako kostazain bat, petrolio-ontziari begira. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuek baieztatu dute Errusiako bandera duen Bella 1 izeneko petrolio-ontzia atzeman dutela Atlantiko iparraldeko uretan, arau estatubatuarrak urratu dituela argudiatuta. Etxe Zuriak azaldu duenez, Venezuelako energia konpainiei ezarritako isunei iskin egiteko Moskuk erabiltzen duen "flota mamua" delakoaren parte zen atzemandako ontzia.
Zabaldutako informazioaren arabera, AEBko Itsas Zaintzako USS Munro fragatak hartu du parte operazioan, eta hura aritu da petrolio-ontziari jarraipena egiten, auzitegi federal batek agindu eman eta gero.
X sare sozialean zabaldutako mezu batean, Kristi Noem AEBko Segurtasun Nazionaleko idazkariak azaldu du hainbat aste eman dituela ontzi errusiarrak kostazain estatubatuarrei ihes egin nahian. Bandera eta izena aldatzeraino iritsi zirela gehitu du.
Donald Trumpen Gobernuak jakinarazi du abenduan saiatu zirela petrolio-ontzia atzematen Karibeko uretan, baina ihes egitea lortu omen zuen, Atlantikoan barrrena.
Argitalpen banatan, Wall Street Journal eta CBS News hedabideek zabaldu dute duela aste batzuk Errusiak urpeko ontzi bat eta hainbat itsasontzi militar bidali zituela petrolio-ontzia porturen bateraino iritsi eta bertan babesteko, AEBk harrapatu aurretik. Washingtoni operazioa gelditzeko ere ofizialki eskatu omen zion Kremlinek. Bi iturrion arabera, Hezbollah taldearekin lotura zuzena duten enpresak daude petrolio-ontziaren atzean.
Errusiaren salaketa
Berehala etorri da Errusiako Gobernuaren erantzuna, hango Garraio Ministerioak zabaldutako ohar batean. "Legez kanpoko esku-hartzea" izan dela salatu du, Nazio Batuen 1982ko Konbentzioa urratu delako.
"Gaur, Moskun 15:00ak zirenean, AEBko kostazainek, beren mugetatik kanpo, ontzia geldiarazi dute, eta itsasontziarekiko komunikazioa galdu dugu", adierazi du Garraio Ministerioak, Telegramen.
Petrolio-ontziko tripulazioko kideei "tratu duina" eman diezaieten eskatu du Errusiako Gobernuak, eta horien "eskubideak errespetatu" ditzaten ere bai. Guztiak lehenbailehen aberriratzea exijitu du, gainera.
Kremlinek ziurtatu du joan den abenduaren 24an petrolio-ontziak Errusiako banderapean nabigatzeko baimena eskuratu zuela, nazioarteko zuzenbidearen araudia errespetatuz.
Beste petrolio-ontzi bat, Karibean
Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Hegoaldeko Komandoak jakitera eman duenez, Kostazainek beste petrolio-ontzi bat atzeman dute Karibean. Segurtasun Nazionaleko idazkariaren arabera, ontzia "Venezuelan porturatu zen azkeneko aldiz, edo harantza zihoan".
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.