Madurok errugabetzat jo du bere burua AEBko epailearen aurrean
Venezuelako presidentearen eta haren emaztearen abokatu taldeek erabaki dute "une honetan" baldintzapeko askatasuna ez eskatzea.
Maduro atxilotu zuten unean.
Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eta Cilia Flores emazteak errugabetzat jo dute euren burua New Yorkeko Hegoaldeko Barrutiko Auzitegi Federalean egin duten lehen deklarazioan, AEBko indarrek Caracasen atxilotu ostean.
Maduroren deklarazioak 15 minutuko iraupena izan du, gutxi gora behera, eta amaieran, martxoaren 17rako deitu ditu epaileak presidentea eta haren emaztea.
Venezuelako presidenteak "errugabea" dela adierazi du. "Ez naiz hemen aipatu den ezeren errudun", zehaztu du, eta bere burua "gizon zintzo" gisa definitu du. Cilia Flores lehen damak ere "erabat errugabea" dela esan du.
Bakoitzak bere abokatuak izango ditu auzi honetan. Venezuelako presidenteak Barry Pollack kontratatu du abokatu gisa, Julian Assange Wikileakseko sortzailea hainbat urtez ordezkatu zuena. Bestalde, Mark Donnelly abokatua da Floresen ordezkaria.
Bi abokatu-taldeek "une honetan" baldintzapeko askatasuna ez eskatzea erabaki dute, beraz espetxean jarraituko dute oraingoz. Alabaina, Maduroren abokatuak epaileari jakinarazi dionez, "arreta beharko duten osasun arazo batzuk" ditu, eta Floresen abokatuak, berriz, "bahiketan lesio handiak" izan zituela salatu du.
Venezuelako agintariari konspirazio narko-terroristarekin lotutako hainbat delitu leporatzen dizkiote. Tartean, kokaina inportatzeko konspirazioa eta armak izatea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.