Peter Magyarrek espero du trantsizio "labur eta azkarra" izatea
"Hungariako presidenteak, Tamas Sulyokek, Parlamentua deitu behar du 30 eguneko epean, beranduenez. Lehenbailehen egiteko eskatzen diot, maiatzaren 12ra arte ez itxaroteko", adierazi du Magyarrek hauteskundeak irabazi ostean eman duen lehen prentsaurrekoan.
Peter Magyarrek, Hungariako hauteskundeetako irabazleak, esan du trantsizio "labur eta azkarra" espero duela, Gobernua lehenbailehen hartzeko, Viktor Orban lehen ministro ultranazionalista garaitu ostean.
"Hungariako presidenteak (Tamas Sulyok), Orbanen txotxongilo denak, Parlamentua deitu behar du, beranduenez 30 eguneko epean. Lehenbailehen egiteko eskatzen diot, maiatzaren 12ra arte ez itxaroteko", adierazi du Magyarrek hauteskundeak irabazi ostean eman duen lehen prentsaurrekoan.
"Ez dugu denborarik galtzeko, herrialdea lapurtu eta zorpetu dute. EBko herrialderik pobreena eta ustelena gara orain. Hungariarrek aldaketaren alde bozkatu dute. Erregimena aldatu behar izan dugu, orain arte antolatutako talde kriminal batek zuzendu duelako herrialdea", nabarmendu Hungariako lehen ministro izango denak.
Ildo horretan, Magyarrek adierazi du Viktor Orbanen agintariak "dokumentu garrantzitsuak" suntsitzen ari direla "azken 16 urteetan burututako ekintzak estaltzeko"; Gobernuak sinatutako akordio sekretuak, tartean.
Gobernu berrirako dituen planei dagokienez, Magyarrek azpimarratu du Hungariak Europako Fiskaltzan sartzea sinatuko duela, "Aktiboak Berreskuratzeko Bulegoa" sortuko duela Orbanen sistemak bidegabe erabili zituen funtsak aurkitzeko, eta Gobernuaren buruzagitza lau urteko bi agintalditara mugatuko duela.
Hungaria Nazioarteko Zigor Auzitegira itzultzea proposatuko du
Magyarrek iragarri duenez, Gobernura iristen denean, berriro Nazioarteko Zigor Auzitegian sartzea proposatuko du; izan ere, orain arteko gobernuburuak, Viktor Orbanek, hortik ateratzea erabaki zuen iaz.
"Jada ezin dugu irteera prozesua geldiarazi", esan du, "baina Hungaria berriro Nazioarteko Zigor Auzitegira batzeko ahalegina egingo dugu", gaineratu du Magyarrek, Budapesten egindako agerraldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.