Anaia Musulmanek buruzagi berria izendatu dute
Anaia Musulmanek Mahmud Ezat izendatu dute behin behineko gida espiritual berri gisa, Mohamed Badia buru nagusiaren atxiloketaren ostean, Egiptoko telebista publikoak jakitera eman duenez.
Anaia Musulmanen barne araudiaren arabera, gida espiritualaren ondokoak (kasu honetan Ezatek berak) hartu behar du buruzagi nagusiaren lekua horrelako kasuetan.
Egiptoko segurtasun indarrek Mohamed Badie Anaia Musulmanen buruzagi nagusia atxilotu dute bart, Kairon, Abdel Fattah Osman Barne Ministerioaren bozeramaileak telebistan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez.
Osmanen esanetan, Kairo iparraldeko Nasr Hiria barrutian atzeman dute buruzagi islamiarra, etxebizitza batean.
Rabaa el Adaweya meskitatik gertu zegoen, Mohamed Mursiren alde egiten ari ziren kanpaldia desegin zutenean ehunka jarraitzaile hil zituzten lekuan.
Egiptoko agintariek Mursiren kontrako estatu kolpetik izan den indarkeriaren sustatzaileetako izatea leporatzen diete Badieri eta Anaia Musulmanen gainerako agintariei.
Anaia Musulmanen lider baten behin-behineko kartzelaldia agindu dute
Egiptoko Fiskaltzak Mohamed Badia Anaia Musulmaneko liderraren hamabost eguneko kartzela-zigorra agindu du. Badia ustezko manifestarien hilketagatik ikertzen ari dira.
Epaileek aditzera eman dutenez, Badia Torako kartzelara eraman dute, Kairoko hegoaldean, atxilotutako beste buruzagi islamiar batzuekin batera.
Mohamed Badie Anaia Musulmanen buru espiritualak inputatu dizkioten kargu guztiak ukatu ditu. Dirudienez, Kairoko etxebizitza batean atxilotu dute.
El Baradei salatu dute, Egiptoko presidenteorde izanda dimititzeagatik
Mohamed El Baredi Egiptoko presidente ohiak lehengo astean dimititu egin zuen islamiarren kontrako errepresioarekin bat ez zetorrelako. Orain salatu egin dute, babesten zuten taldeen "konfiantza traizionatu" duelako.
Mubarak libre utz dezakete
Hosni Mubarak Egiptoko presidente ohia egunotan gera liteke libre, fiskalak bere kontrako ustelkeria kasu baten harira absoluzioa eman ostean.
El Deebek esan duenez, Mubarakek kartzelan jarraitzeko oinarri legal bakarra ustelkeria beste kasu bat pendiente duela da, baina kasu hori aste honetan bertan ezer ezean geratzea espero dute.
Mubarak aske geratuko dela baieztatu ez badu ere, epaitegietako iturriek diote gutxienez beste bi aste beharko direla epaileek auzi horren inguruan erabaki bat hartu arte.
85 urte dituen Egiptoko presidente ohia beste auzi baten baitan ere epaituko dute; izan ere, 2011 hasieran bere kontra izan ziren protestetan manifestariak hil zituzten, eta hori eragozteko ez zuela ezer egin leporatzen diote.
Presidente ohiari eta Barne ministroari biziarteko kartzela-zigorra ezarri zieten horregatik, baina defentsak eta fiskaltzak helegitea jarri zuten.
400 buruzagi, atxilotuta
Anaia Musulmanek salatu dute talde islamiarreko 400 buruzagi atxilotu dituztela azken hiru egunotan, eta atxilotuak torturatzea eta presondegira zeramatzaten 36 atxilotu kiskaltzea leporatu diete Egiptoko agintariei.
Ahmed Abu Baraka Anaia Musulmanen abokatuak prentsaurreko batean azaldu duenez, behin behineko 15 eguneko atxiloaldia ezarri diete 400 pertsona horiei, eta debekatu egin diete abokatuekin harremanetan jartzea edo atxiloketen kontrako helegitea jartzea.
Egiptori arma-blokeoa ezartzea aztertzen ari da EB
Europar Batasuneko (EB) herrialdeek Egiptori arma-blokeoa eta bestelako presio neurriak egitea aztertuko dute, biolentziari amaiera emateko eta indar politiko guztien arteko eztabaida sustatzeko, Bernardino Leon Hegoaldeko Mediterraneorako Europako ordezkariak baieztatu duenez.
28 herrialdeen enbaxadoreekin bildu ostean, Leonek azaldu du herrialde horiek guztiek Catherine Ashton diplomazia komunitarioko arduradunari Egiptoren inguruko txosten bat egitea eskatuko diote. Txosten horretan EBk aukeran dituen neurriak azaldu beharko lirateke.
Horien artean, herrialdeari arma gehiagorik ez saltzearen aukera agertzen da. Hala ere, erabaki guztiak asteazkenean Europako Kanpo ministroen ezohiko bileran hartuko dituzte.
EBko Kanpo ministroek Egiptoko politikari buruz eztabaidatuko dute
Europar Batasuneko (EB) Kanpo ministroek Egiptoko egoerari buruzko ezohiko bilera egingo dute asteazkenean, Kanpo Ekintzen Europako Zerbitzuak jakinarazi duenez.
Aipatu erabakia Hogeita zortzien enbaxadoreek egindako bilera batean hartu dute, eta hitzordu horretan herrialde horren biolentziari aurre egiteko erantzun komunitarioa zein izango den eztabaidatuko dute.
EBk aurreratu du berrikusiko dituela Kairorekiko erlazioak, hau da, kooperazio ekonomikorako eta komertziorako programak, besteak beste.
24 polizia hil dituzte
Talde armatu batek 24 polizia hil ditu Rafahn, Egipton, Gazako eremutik gertu, bertako telebista publikoak jakitera eman duenez.
Hildakoak soldaduak zirela esan dute hasieran, baina gero segurtasun indarretako kideak zirela zehaztu dute.
Azken orduetan herrialde osoan izandako istiluetan gutxienez 173 lagun hil eta beste 1.330 lagun zauritu dira .
Zure interesekoa izan daiteke
Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa hari-harian, Epstein auziaren ondorioz
Keir Starmer lehen ministroak AEBrako enbaxadore izendatu zuen Peter Mandelson laborista Epstein auziko dokumentuetan agertu ostean, hautsak harrotu dira Erresuma Batuan. Hala ere, Starmerrek ez du dimititzeko asmorik.
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.
Istiluak izan dira polizien eta manifestarien artean Milanen, Olinpiar Jokoen aurkako protesta jendetsu batean
Poliziak ur-kanoiak eta negar-gasa erabili ditu manifestarien aurka, protestari batzuek agenteei suziriak, bengalak eta bestelako objektuak jaurti ostean. Milaka lagun bildu dira protestetan, Neguko Olinpiar Jokoak hasi eta biharamunean.