Hauteskunde eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alderdi sozialdemokratak irabazi ditu Austriako hauteskunde orokorrak

Ultranazionalistek eta populistek nabarmen egin dute gora, eta botoen laurdena baino gehiago eskuratu dute.
SPÖ Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 26,6 eskuratuta. Argazkia: EFE
SPÖ Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 26,6 eskuratuta. Argazkia: EFE

Gobernuan dagoen koalizioak doi-doi irabazi ditu Austriako hauteskunde orokorrak. Sozialdemokratek eta demokristauek osatzen duten koalizioak lortu du boto gehien, baina nabarmen gora egin dute ultranazionalistek eta populistek, botoen laurdena baino gehiago eskuratuta.

SPÖ Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 27,1rekin, eta alderdi demokristaua izan da bigarren botoen % 23,8 eskuratuta.

Bi alderdiek botoak galdu dituzte 2008ko hauteskundeekin alderatuta, baina bi alderdi bozkatuenak izatean jarraitzen dute. Parlamentuan gehiengoa izango dute aurrerantzean ere 183 eserlekutik 99 eskuratuta.

Eskuin muturreko FPÖ alderdiak eta Austriako Alderdi Liberalak nabarmen egin dute gora, botoen % 20,7 lortuta, 2008an baino % 3,2 gehiago.

Berdeek botoen % 12,2 eskuratu dute, duela 5 urte baino ia puntu bat gehiago.

Team Stronach alderdi populistak ordezkaritza lortu du Austriako Parlamentuan lehen aldiz, botoen % 5,8rekin.

NEOS alderdi liberalak ere Parlamentuan sartzea lortu du, botoen % 5,2 eskuratuta.

Austriarrek hurrengo bost urteetako Gobernua aukeratu dute igande honeta, Goizeko 07:00etan zabaldu dituzte hautestontziak, eta 17:00ak arte egon dira irekita.

Austria, Alemaniarekin batera, krisi ekonomikoa hobetoen gainditu duen herrialde europarra da, %5,1eko langabezi tasarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X