Cuzco eskualdean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

52 lagun hil dira Perun kamioi bat amildegi batetik behera erorita

Kamioiak bart izan du istripua, erlijio-ospakizun batetik itzultzen ari zirela. Baliteke hildako gehiago izatea.

Gutxienez 52 lagun hil dira Perun kamioi bat amildegi batetik behera erorita, Santa Ana distrituan, Cuzco eskualdean (Peruko hegoaldean), bertoko agintariek zabaldu dutenez.

Juan Carlos Valverde La Convencion probintziako fiskalak zabaldu duenez, orain arte 52 daudela konfirmatu dute eta istripua ostiral gauean izan dela, erlijio-ospakizun batetik itzultzen ari zirela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X