Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Libanoko desegonkortasunerako beste urrats bat

Hasan Al Lakis Libanoko Hizbolako buruetako baten hilketa, herrialdearen desegonkortasunerako beste urrats arriskutsu bat da.

Hasan Al Lakis Libanoko Hizbolako buruetako baten hilketa, herrialdearen desegonkortasunerako beste urrats arriskutsu bat da.

Libanoko milizia xiien komandanteetako bat zen Lakis, eta Iranekiko harremanetaz arduratzen zen; Hizbolari armak eta dirua ematen dizkio Iranek.

Piloturik gabeko hegazkinen programa ere abiatu zuen Lakisek, Drone izenez ezagutzen ditugun hegazkinak, eta horiekin Israelen bertan erasoak egin asmo zituzten. Horregatik, Israel da Lakisen hilketaren susmagarri nagusia, nahiz eta Israelgo agintariek ukatu egin duten halakorik eta bi talde sunita ezezagunek atentatua beregain hartu duten.

Egia da Hizbolak parte hartze handiegia izan duela Siriako gerra zibilean, eta Assad presidentearen alde borrokatzera bidali dituela kide asko. Eta horregatik Assaden kontrako borrokan ari diren taldeek Hizbolaren kontra jotzeko motiboak dituzte.

Baina badirudi Lakisen hilketak lotura handiagoa duela Iranek Libanon duen paperarekin. Lehergailu baten bidez hogeitalau pertsona hil zituzten Beiruten, Iraneko enbaxadaren atarian. Hizbolaren eta Iranen kontrako erasoaldia abian dago. Hizbolak erantzunez gero, eta horretako indarra badu, Libanoko egoerak eztanda egin dezake…

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X