Al Hila hirian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka hildako eta zauritu izan dira Irakeko atentatu batean

Suizida batek bonba-auto bat zartarazi du hiriko Polizia-etxe nagusian, Babel probintziako hiriburuan, Bagdagetik 100 kilometrora hegoaldera.
Bagdagen aste honetan izandako atentatu baten irudia. EFE
Bagdagen aste honetan izandako atentatu baten irudia. EFE

Gutxienez 45 pertsona hil eta 157 zauritu dira, tartean zenbait polizia, Hilla hiriko kontrol postu baten kontrako atentatu suizida batean, Segurtasun Indarretako iturri batek zabaldu duenez.

Suizidak bonba-auto bat lehertarazi du bertoko Polizia-postu nagusiaren kontra, Babel probintziako hiriburuan, Bagdagetik 100 kilometrora hegoaldera.

Leherketak kalte material handiak eragin ditu inguruan zeuden 30 autoetan, eta horietako batzuek su hartu dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X